20-21 ligako lehenenago zatiari amaiera jarri dio gaur SUPER AMARA Bera Berak Lanzarote Puerto del Carmen azken sailkatuaren aurka (41-18), garrantzirik gabeko partida izan arren gipuzkoarrak serio aritu dira uneoro.
Imanol Álvarezek ostegunean Santanderren egindako planteamentua errepikatu du. Hasiera, 5-1 defentsa irekia, aurkariari gainditzen kostatu izan zaiona eta donostirrek ondo aprobetxatu dutena (5’: 5-2). Erritmo altua zuen taldea, etxekoen mesederako, Menéndez, Ainhoa Etxeberria, pivotean eta Fernandes jokalarien bitartez tartea ireki dute (15’: 12-6).
Lanzarote Puerto del Carmen taldea Topic aurkitzen saiatu da, Lucía Betancort eta Sánchez eraginkorrenak izan direnak.
Lehenengo zatiaren erdialdean, aldaketak iritsi dira, Zolezzi eta Del Campo jubenilak barne, baina Laura Hernández gogotsu sartu da. Aurreneko bi jaurtiketak huts egin arren, lau gol egin ditu eta, ondo ere, Maitane Etxeberria egon da kontraerasoan eta hegalean. Ondorioz, atsedenaldian (22-11).
Bigarrenean, Santanderren bezala, defentsan 6-0 Ainhoa Etxeberria eta Terés erdian eta Laura Hernándezek 10 golekin amaitu du lehia. Imanol Álvarezek frogak egin ditu erasoan ere bai eta jubenilek, gaur urduriago, minutuak izan dituzte.
Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 41, Lanzarote Puerto del Carmen 18,
SUPER AMARA Bera Bera 41 (22+19): Arruda, Moreno (1), Fernandes (5), Ainhoa Etxeberria (4), Arrojeria (1), Menéndez (5) eta Cardoso (7, 3p) –siete inicial- Terés (5), Maitane Etxeberria (3), Hernández (10), Del Campo, Zolezzi eta Silva (o.a.)
Lanzarote Puerto del Carmen 18 (11+7): Piantini, B. Bentancor, Llorens, Hernández (4), Topic (4), L. Bentancor (2) y Sánchez (4, 1p) –siete inicial- Álvarez (1), E. Morales (1), Benedetti (1), Pinto (1) y A. Morales (1) y Cortez (p.s.)
Árbitros: Enrique Pérez y Luis Diaz-Flores (colegio madrileño)
Excluyeron: Del Campo y Moreno por Super Amara y E. Morales, Sánchez, Topic, Hernández y Llorens por Puerto del Carmen
Parciales: 5-2, 8-4, 12-6, 14-8, 19-8, 22-11 –descanso- 26-12, 28-13, 32-15, 35-16, 38-17 y 41-18