Atzo Santanderren lortutako garaipena ostean, SUPER AMARA Bera Berak aurreneko faseari amaiera jarriko dio larunbatean 20etan Lanzarote Puerto del Carmen hartuz oraindik publikorik gabeko Gascan (Luis Diaz-Flores y Enrique Pérez, colegio madrileño) Argentinarekin izango diren Manuela Pizzo eta Malena Cavo baja direla. Streaming
Gipuzkoarrek jasandako astebeteko etxealdia dela eta, SUPER AMARA Bera Bera eta Lanzarote Puerto del Carmen taldeek jokatu beharreko partida bertan behera gelditu zen. Preolinpikoa ospatu arren, donostiarrek partida jokatzea erabaki du, bigarren fasea martxoaren 27an hasiko delako. Ondorioz, Cesáreo Espainiarekin eta Pizzo eta Cavo Argentinarekin daude.
Imanol Álvarezek 13 jokalari prest izango ditu, horien artean, June del Campo eta Amaia Zolezzi Guerreras Iberdrola Ligan debutari izan zirenak atzo. Lacturale Bera Berako jubenilak lehen taldearekin entrenatzen ari dira sarri eta hori nabaritu zen atzo, oso maila ona erakutsi baitzuten eta gol bana ere egiteko aukera izan zuten.
Aurrean, Lanzarote Puerto del Carmen, Zilarrez Mailako A multzotik igo zen taldea. Guerreras Iberdrola ligan egin duen ibilbidea baina oso konplikatua izan da eta 13 partidetan punturik eskuratu ez duen talde bakarra da. Hori dela eta balentria beharko du jaitsiera postua saihesteko bigarren fasea hasi eta berehala Conservas Orbe Porriño zazpi puntura duelako 18 puntu jokoan direlarik. Topic pibote bosniarra, Rosa Álvarez, Keyla Hernández golegile nagusiena eta fitxatu berri duen Tamara Jovicevic alboko jokalariak dira erreferentziak.
SUPER AMARA Bera Berak, berriz, aurreneko fasea partidarik galdu gabe amaituko duen taldea bakarra izan nahi du. Iazko ligako 16 partida gehituta, donostiarrek ligan 29 norgehiagoka porrotik jaso gabe daramatzate.