Bera Bera

Select your language

Finkaturik zuen helburua bete du gaur SUPER AMARA Bera Berak: defentsa berria frogatu du, Guerreras Iberdrola ligan debuta egin dute June del Campo eta Amaia Zolezzi jubenilak eta aise irabazi du bere garaian Uneatlántico Pereda taldearen aurka bertan behera gelditu zen partida (22-36, 14-16 atsedenaldian).

Gipuzkoarrak defentsa aurreratuta irten dira, Uneatlántico Peredak espero ez zuena. Ondorioz, baloi galerak ondo aprobetxatu dituzte gipuzkoarrek, erasoan ere aise aurkitu dituzte hutsuneak. Aurreneko bost minutuko lehen partzialean igarri dena (2-5), protagonismo Laura Hernández eta Cardoso protagonisa, azken honek Ainhoa Etxeberriari eta Maitane Etxeberriari egindako penaltiak.

Imanol Álvarezek Arrojeria kokatu du aurrean eta honen atzean presia areagotuz Hernández eta Maitane Etxeberria, Ainhoa Etxeberria erdian eta Cavo eta Moreno hegaletan. Sandra Rodríguez alboko jokalariak, kanpoko jaurtiketaz Silva gaindetzeko ahalmena eraskutsi du. Halere, 0-5 partzialak partida apurtu du (12’: 4-12).

Aida Brull sartu da Uneatlántico Pereda orekatuz eta SUPER AMARA Bera Bera norgehiagokatik atera da. Aldaketak direla kausa defentsan eragina izan du eta erasoan Sol Ceballos –bederatzi geldiketa- gol errazak saihestu ditu. Fernandes bolada txarrari amaiera jarri dio baina Sandra Rodríguez –zortzi gol lehen zatian- eta Belén Saez pibotean taldea gerturatu dute atsedenaldira iritsi baino lehen (14-16). Minutu batzu lehenago Lacturale Bera Berako June del Campo jubenilak egin du debuta.

Bigarren zatiaren hasieran Saez gol batean utzi du lehia (15-16). Halere, panorama aldatu da zeharo. 6-0 ohiko defentsarekin Ainhoa Etxeberria eta Menéndez erdian, ondoan Hernández eta Maitane Etxeberria –Rodríguez estu hartu du- Cavo eta Moreno hegaletan, Arrojeriak zuzendu du erasoa. SUPER AMARA Bera Berak Rodríguez kontrolpean zuen eta Saez pibotea ere bai, ondorioz, Maitane Etxeberria eta Menéndez kontraerasona eta Arrojeria, Hernández eta Cavo joku geldoan hutsuneak aurkitu dituzte.

Partida guztiz apurtu da 0-7 partzialarekin (40’: 15-23). Bigarren zatiaren erdialdean, Imanol Álvarezek Amaia Zolezzi jubenilari taldearen gidaritza eman dio eta Iparraldekoak bikain bete du lana. Hutsuneak ikusi ditu, Pizzori sei metroetan asistentzia eman dio, argentinarrak gauzatu duena eta beste bat Terési harrapatu ez duena eta, horrez gain, barneraketa batean gola egin du. Aurretik, Fernandesen pasea aprobetxatuz June del Campok egin du gola aurreneko jaurtiketan. Hau da, pistako jokalari guztiek egin dute gola gaurkoan.

Sandra Rodríguez 12 egin ditu eta Cardosok zortzi. Brasildarrak 700 golen langa gainditu du SUPER AMARA Bera Berarekin.   

Hortaz, garaipen berria eta larunbatean Gascan (20etan) aurreneko faseari amaiera jarriko dio SUPER AMARA Bera Berak Puerto del Carmen taldearen aurka.

Fitxa: Uneatlántico Pereda 22, SUPER AMARA Bera Bera 36

Uneatlántico Pereda 22 (14+8): Ceballos, Blanco (2), Rodríguez (12, 3p), Fernández, González (1) eta Berastain (1) –hasierako zazpikoa- Saez (4), Brull (1), Pellon (1), Saez del Río, De Sousa, Xotchilt eta Sainz (o.a.)

SUPER AMARA Bera Bera 36 (16+20): Silva, M. Etxeberria (2), Terés (3), Menéndez (2), Arrojeria (2) eta Moreno (2) –hasierako zazpikoa- Fernandes (2), Pizzo (2, 1p), Cardoso (8, 2p), Hernández (6), A. Etxeberria (1), Cavo (4), Del Campo (1) eta Zolezzi (1). Deialdian: Arruda (o.a.)

Epaileak: Eric Deiros eta Jordi Pinilla, kataluniarrak

Kanporaketak: Rodríguez eta Blanco Uneatlántico Peredatik eta Terés eta Menéndez Super Amara Bera Beratik

Partzialak: 2-5, 4-9, 6-12, 9-14, 11-16, 14-16 –atsedenaldia- 15-20, 15-22, 17-23, 18-27, 20-33 eta 22-36

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores