SUPER AMARA Bera Berak Guerreras Iberdrola ligako 12, jardunaldiari zegokion partida jokatuko du gaur 18etan Santanderreko La Albericia kiroldegian Uneatlántico Pereda taldearen aurka (Eric Deiros eta Jordi Pinilla, kataluniarrak). streaming
Norgehiagokak ez du sailkapenean eraginik izango baina hilabete amaieran hasiko den bigarren faseari begira egokia da. Izan ere, martxoaren 19tik 21era bitartean Llirian ospatuko den Preolinpinkoa dela eta Liga geldituko da. Hortaz, aurreneko faseari amaiera jartzeko bi partida hauek ondo datorzkio SUPER AMARAri, gaurkoa eta larunbateakoa (Gascan 20etan) Puerto del Carmen taldearen aurka. Morvedreren aurkako kanporaketa zehazteke, donostiarrek martxoaren 27an Gascan, Liberbank Gijón hartuko dute.
Guarkorako, Imanol Álvarezek Boada, O’Mullony, Sara Gil eta Elisabet Cesáreo jokalarien bajak ditu, azken honek Objetivo 2021 egitasmora abiatuta, Maitane Etxeberria ez bezala. Horregatik Lacturale Bera Bera jubenil taldeko June del Campo eta Amaia Zolezzi deitu ditu entrenatzaile ermuarrak, lehen taldearekin urtarrilatik entrenatzen aritu direnak. Aurrendenboraldia ere egin zuten, Zaragoza eta Bilboko lagunartekoetan Zolezzik jokatu zituen ez ordea Del Campok, apendizitisa jota.
Aurrean, bigarren fasean jaitsiera saiheste helburu duen taldea. Uneatlántico Peredak lau puntu eramango ditu, hortaz azkeneko lau postuak atzera utzi beharko ditu eta Conservas Orbe Porriño (7 puntu) edo Cicar Lanzarote Ciudad de Arrecife (8 puntu) taldeei aurrera hartu, besteak beste. Asteartean Aula Alimentos de Valladoliden aurka (23-32) galdu zuten baina gaurkoa partida interesgarria ere bada beraientzako.