Lesio baten atzean kirolariak baino hobeto zer dagoen ez daki inork, errekuperazio prozesuak eragiten duen bakardadea, eskubaloi jokalari berriro sentitzeko gainditu behar diren urratsak eta taldera itzuli. Aurretik sendagile-agiria eta ostean kirol-agiria baina ez da hor gelditzen, konfidantza hartu behar da berriro, lehiatzeko erritmoa eta egun ilun horiek ahaztu.
Kasu honetan, albiste pozgarria da Esther Arrojeriak 100 partida jarraian bete zituen 2018ko urtarrilaren 13aren geroztik. Orduan Bidebietan beragertu zen Ligan Valentziaren aurka Errumanian Espainiako goreneko selekzioarekin lesio larria izan ostean. Eta egun horretatik Valladolidera arte ez du hitzordu bat bera ere galdu.
11 hilabete pistatik kanpo izan ziren. 2017ko martxoaren 11n jokatu zuen Málagan azken partida eta Usurbildarra sasoi vetean zegoen, Carlos Viverren deia jasoz.
2017-18 denboraldian, Arrojeriak ligako 16 partida jokatu zituen 46 gol egin zituelarik eta 20 Kopako bost partidetan (fase finalean 180 minutu jokatu zituen). Hurrengoan, SUPER AMARA Bera Berak partiden kopuruen errekorra gainditu zuen: Superkopa, Ligako 26, Kopako bost eta Europako hamar, 42 norgehiagoka guztira.
2019-20 denboraldia pandemia dela eta liga martxoan bertan behera gelditu zen eta Arrojeria, taldeak bezala, 21 partida baino ez zituen jokatu. Egungoan 16 daramatza: Alhauríngo Kopakoa, Ligako 12, Superkopa eta Europako bi.