Bera Bera

Select your language

Azken orduetan egindako hainbat gestio medio, Espainiako Eskubaloi Federazioko Delegatuen Batzordeak, gaur goizean egindako bileran, Koparen XLII edizioa Telden maiataren 21etik 23ra bitartean jokatuko dela erabaki du.

Pasa den asteartean, martxoan 2an, Federazioak eta Guerreras Iberdrola Ligako klubek telematikoki egindako bileran Remudas Rocasa taldeak Kanariak Uharteetan Kopa maiatzean antolatzea aztertzeko aukera zituela jakinarazi zuen. SUPER AMARA Bera Berak ez zuen oztoporik jarri, Kopa gure lurraldean hartzea hauspotu duen Gipuzkoako Foru Aldundia ados zegoela, jakina.

2019ko amaieran Kopa antolatzea adostu zuen Gipuzkoak. Emakumeen kirola eta, batez ere, emakumeen eskubaloia indartzeko tresna egokia dela Kopa sinistuta, fase finalaren inguruan 2020-21eko denboraldian zehar hainbat ekitaldi antolatu nahi izan zituen, Covid 19ak eragin duen osasun krisialdiak eragotzi dituena.  

Urte hasieran, Bera Bera Eskubaloiak klubei eta Federazioari ia ezinezkoa ikusten zuela Kopa apirilean antolatzea adierazi zien. Izan ere, ekaineko lehen astean kokatzen saiatu zen, zalegoa bertaratzeko aukera gehiago izango zuelakoan. Halere, hainbat klubek oztopoak jarri zituzten, aurtengo denboraldian bezala irailean egitearena ere ez zuten guztiek ondo ikusten eta, horrez gain, ez dakigu gaur egun Eusko Jaurlaritzak noiz baimenduko dituen zaleak kirol ikuskizunetan (horretarako inzidentzia tasak ehun mila biztanleko 60 eta 100 positiboen artean egon behar omen da). Ondorioz, Bera Berak urrats bat atzera eman du eta Rocasak zabaldutako bidea arrakastatsa izan duenez, Gipuzkoak 2022ko edizioa antolatuko du eta, horrez gain, aurtengo fase finalean izateko kanporaketa gainditu behar duela onartu du.

Hortaz, Rocasak SUPER AMARA Bera Bera ordezkatu du antolatzaile gisa eta, ondorioz, gipuzkoarrek Morverdren aurka kanporaketa jokatu beharko du.  Morvedre eta Rocasa taldeen arteko kanporaketa bertan behera gelditu zen Covid 19a dela kausa eta, orain, valentziarrek eta gipuzkoarrek ados jarri beharko dute, Sagunton joanekoa noiz jokatzeko da eta Donostian, itzulera.

Ligako egutegia 2. Fasean

Ligako bi partida gelditu arren, SUPER AMARA Bera Bera badaki bigarren fasean izango duen egutegia: Martxoaren 27a, Gascan Liberbank Gijón; apirilaren 3an Elxen; apirilaren 10ean Rocasa hartuko du; apirilaren 24n Granollersera egingo du bidaia, Xixonera maiatzaren 1ean; Elche hartuko du maiatzaren 8an; Rocasaren aurka jokatuko du Telden maiatzaren 15ean, Kopari ekingo dio sailkatuz gero eta ligako azken jardunaldian, KH7 BM Granollers hartuko du maiatzaren 29an.

 

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores