SUPER AMARA Bera Bera azken urteotan arazo gehien sortu dizkion pistara iristear da, Valladolideko Huerta del Rey kiroldegia, alegia, non azkeneko hiru norgehiagokak galdu dituen. Larunbatean 19etan, bolada txarrari amaiera jartzeaz gain, bigarren faserari lidergoan bakarrik hasiera emateko aukera du.
Horretarako, Aula Alimentos de Valladolid gainditu beharko du, 2016ko otsailaren 13an izan zen azkeneko aldiz. Orduan SUPER AMARA Bera Bera nagusi izan zen (23-32). Aurreneko porrota hurrengo urtean izan zen, 2017ko otsailaren 4n (28-25), eta urte hortako azaroan bigarrena (32-30). Hirugarrena, 2019ko martxoaren 15ean (32-26). Iazko denbroaldian, Huerta del Rey jokatzeko gelditu zen pandemia zela eta. Gakoa, partida hauetan guztietan gol kopuru altua.
SUPER AMARA Bera Bera konzentraturik dago larunbateko puntuak lortze aldera, izan ere, bigarren fasean ere Aula Alimentos de Valladolid egongo delako –gaur Rincón Fertilidad Málaga hartuko du- matematikoki sailkatuta dagoelako. Irabaztekotan, Imanol Álvarezek zuzentzen duen taldeak 12 puntuetatik 11 lortuko lituzke, inork ez bezala.