Covid 19ko pandemiak eragindako egoera dela eta, emakumeen eskubaloi Kopa bezalako kirol ikuskizuen batek eskatzen duen jendetza egotea egun ziurtatu ezin denez, Gipuzkoako Foru Aldundia, klubak eta Federazioak izandako elkarrizketetan gainontzeko klubei helarazita, Kopako fase finala ez da apirilaren 23tik 25ra burutuko zehaztuta zegoen bezala.
Gipuzkoak 2019ko urtearen amaiera konpromisoa hartu zuen eta Alhaurin de la Torren irailean ospatu zen ezohiko Kopan lekukoa hartu zuen. 25 urte pasa dira 1996az geroztik gure lurraldeak Kopako fase finala ez duela antolatzen eta, jakina, ikuskizunak kirol arlotik haratago joatea da helburua. Hau da, Foru Aldundiak emakumeen kirolari eta bereziki emakumeen eskubaloiri hauspoa eta oihartzuna ematea du xede.
Egungo egoerarekin, Euskadik abian duen estrategiari erreparatuta ez da erraza kirol ekitaldien inguruan jendetza elkartzea, ondorioz, Kopako kalterako izango litzateke.
Ondorioz, gaur goizean Federazioak eta klubek bideo-konferentziaz bilera bat egin dute non konfirmatu den Kopa ez dela apirilean egingo – erabaki ulergarria egin zaie - eta bestelako aukerak aztertu dira, besteak beste, maiatzean beste leku batean egitearena edo irailean edo urrian Gipuzkoan antolatzea. Hortaz, datozen egunotan hainbat kudeaketa egingo dira lehenbailehen azken erabakia hartze aldera.