Carlos Viver hautatzaileak SUPER AMARA Bera Berako Elisabet Cesáreo pibotea Valentziako Lliria hirian martxoaren 19tik 21era bitartean ospatuko den Preolinpikoa jokatzeko zerrendan sartu du.
Jokuna, Tokioko Joku Olinpikoetan partehartzeko bi txartel eta lau hautagai: Espainia, Suedia, Argentina eta Senegal. Ondorioz, Cesáreok Manuela Pizzo eta Malena Cavo taldekide argentinekin bat egingo du bertan.
Egun batzu lehenago, Objetivo 2021 delako egitasmoaren kontzentrazioan izango da Cesáreo Maitane Etxeberriarekin batera, martxoaren 11tik 13ra bitartean, alegia.