Bera Bera

Select your language

Rincón Fertilidad Málaga taldearen aurka garaipen pozgarria lortu arren, SUPER AMARA Bera Berak igandeko derbira (Gascan, 12.10etan ETB1 Jesús Escudero eta Jorge Escudero, kantabriarrak) iritsi da astebete konfinamentu batekin baina astelehenen berriro martxa hartuz. “Taldea berriro lehiara nola sartzen den” zalantza du Imanol Álvarezek.

Izan ere, Zubileta Evolution BM Zuazok aukera gutxi izan titulua hizpide izango duen multzora sailkatzeko, derbia beti derbi, “partida berezia da”.  Imanol Álvarezek uste du “zer egin behar dugun garbi dugu baina partidan sartzea kostatzen zaigu, Málagan bezala eta ea igandean aldageletik ondo irteten garen”. Horrez gain, atzeko lanari garrantzia ematen dio “defentsatik hazten garelako”. Malagan aritu ziren 14 jokalariekin osatu du igandeko deialdia.

Zuazoren inguruan, joanekoa “estu joan zen eta amaieran hautsi genuen partida” gogorarazi du. “Ideia garbi dituen taldea da eta beheko multzoan arituko dela onartu duela uste dut, lasai jokatzeko behar zituen partidak irabazi dituena” amaitu du.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores