SUPER AMARA Bera Berako ezker hegalari Sara Gilek eskuin ukondoko alboko ligamentua minduta dauka, ondorioz hiru hilabetez tratamendu kontserbadoreari ekin dio.
Lesioak eskatzen du gutxienez hiru hilabeteko atsedena ukondoarentzat. Horregatik, ferula jarri diote ingurua hiru astez erabat geldirik izateko. Ondorioz, beste hiru astez mugimendu txiki batzuk egiteko aukera izango du eta, horren ostean, beste sei astetan mugimendua areagotuko du ukondoan.
Hortaz, litekeena da Sara Gilek gelditzen den denboraldian berriro ez jokatzea, bigarren fasea maiatzaren 29an amaituko delako, baina orain garrantzitsuena da ukondoa ondo errekuperatzea.