Bera Bera

Select your language

Azken partida ofiziala duela bi hilabete jokatu ostean, bi entrenatzaileek zalantzak agerian utzi zituzten atarikoan. Hasi eta berehala, SUPER AMARA Bera Berak uxatu dituenak, defentsan oso lan itzela eginez eta eraso joku ordenatua erakutsiz (22-31, 7-15 atsedenaldian).

Gipuzkoarrek estu hartu dute Atlético Guardés, defentsa eta Arrudaren aurrean, ahul. Cesáreo, Boada, Gil eta O’Mullony baja zituela, Imanol Álvarez ohiko 6-0 defentsarekin abiatu da Menéndez eta Terés erdian kokaturik, Maitane Etxeberria eta Hernández lagun eta Moreno eta Arrojeria kanpo aldean. Agindua, zehatza zen, pibotearekin lotura oztopatu. Estrategia ondo atera da eta laguntzak, ere bai. Azpimarratzekoa, Maitane Etxeberriak egindako lana, astean zehar arazoak izan baititu belaunean.  SUPER AMARA Bera Bera atzean eroso sentitzen denean erasoan hobeto jokatzen du.

Hasierako hiru minutuetan jokatu gabeko denbora agerian utzi dute batek eta besteek. Laura Hernándezek asmatu du Carratú gainditzen, Lorena Pérezek berdindu du lehia eta laster Esther Arrojeriaren erakustaldia hasi da, defentsan hutsuneak aurkituz eta gola jaso osteko abiadura itzela erakutsiz, tartea ireki duena (7’: 3-5). Menéndez kanporatuta, Guardés gerturatu da Descalzoren golarekin baina, hortik aurrera galizarrak pistatik desagertu dira. Terés, Hernández, Arrojeria, Ainhoa Etxeberria eta Maitane Etxeberria 0-6 partziala lotu dute, partida erabat apurtu duena Prades saihestu arren (16’: 4-11).

Álvarezek eserlekua mugitu du Cavo eta Fernandes sartuz eta biek erantzun dute. Aurreneko zatiaren ahulezia, kontraerasoak izan dira. Halere, partida kontrolpean zegoen (7-15).

Bigarren zati hasierean Guardések aurrean zituen aukerak aprobetxatu ditu baina Arrojeria tartea murriztea saihestu du. Defentsak lan ttukuna egiten jarraitu du, orain Pizzo eta Terés erdian, eta Arrudak ere geldiketa onak egin ditu.

Arrojeria hain erabakigarri zen, Pradesek banakako defentsa agindu duela. SUPER AMARA Bera Berak ondo erantzun du Fernandes eta Menéndezen golekin baina Paulina Bufornek hiru jarraian sartu digu, Álvarezen hutsartea eraginez (45’: 13-22). Ermuko entrenatzaileak Arrojeriari atsedena eman dio, Menéndez jarri du taldea zuzentzen, Cavo eta Fernandes alboetan eta Hernández hegalean. Argentinarrak eta brasildarrak ondo konpondu dira, eta batez ere Cavoren ekarpena oso eraginkorra izan da, bost gol sartuz bigarren zatian.

Guardés zazpi jokalariekin saiatu da. Rajnohovák asmatu du baina Ainhoa Etxeberria, birritan, zelai erditik golak egin ditu. Partida amaieran baini defentsak eta atezainak amore eman dute Arcosen jaurtiketatan.

Ondorioz, joanekoan Gascan eman zen emaitza bera (22-31) eta SUPER AMARA Bera Berak lau puntu lortu ditu bigarren fasean multzo berean izango den aurkari bati.  

Larunbatean, urtarrilak 30, Bidebietan 18,30etan zortzigarren jardunaldiko partida errekuperatuko du Cicar Lanzarote Ciudad de Arrecife taldearen aurka.

Fitxa: Club Balonmán Atlético Guardés 22, Super Amara Bera Bera 31:

Club Balonmán Atlético Guardés 22 (7+15): Carratú, Pérez (2), Pérez Buforn (5), Descalzo (1), Valero (1), Arcos (4) eta Moreno –hasierako zazpikoa- Lima, Santiago (2), Rajnohová (5), Barbosa, Urban (2), Gómez, África Sempere, Morais eta M. Sempere (o.a.).

Super Amara Bera Bera 31 (15+16): Arruda, Cardoso (2), Menéndez (2), Arrojeria (8), Terés (2), Hernández (3) eta Moreno– hasierako zazpikoa- M. Etxeberria (2), Fernandes (3), A. Etxeberria (3), Cavo (6), Pizzo eta Silva (o.a.)

Partzalak: 1-1,4-6, 4-10, 4-11, 5-12, 7-15 –atsedenaldia- 10-19, 10-21, 12-22, 13-27, 17-30 eta 22-31.

Epaileak: José C. Friera eta Jesús Álvarez (Asturiarrak).

Kanporatuak: Lorena Pérez eta Morais Guardésetik eta Menéndez eta Pizzo SUPER AMARAtik.

Gertaerak: A Sangriñan publikorik gabe jokaturiko partida

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores