Azken partida ofiziala jokatu zuenetik, Chekhov hirian Errusian, azaroaren 22an, bi hilabete pasa ostean, SUPER AMARA Bera Bera ligako lehiaketara itzuliko da bihar Atlético Guardésekin zoritxarrez publikoarik gabeko A Sangriñan (Jesús Álvarez eta José Carlos Friera, asturiarrak). Partida 19etan hasiko da eta ETB 4k eta TVGk zuzenean eskainiko dute.
Bera Berak A Sangriñan bederatzigarren partida jokatuko du bihar. Hiru garaipen, bi berdinketa eta hiru porrot eman dira norgehiagoka horretan. Joaneko partidarekin alderatuta (31-22), Guerreras Iberdrola ligako bigarren jardunaldiari zegokiona, oraingo honetan baja gehien dituen taldea donostiarra da: Boada, O’Mullony, Cesáreo eta Sara Gil, Guardések, berriz Valero, Sempere eta Urban prest izango ditu.
Halere, etenaldia hain luzea izan da “zalantzak” sortu dituela bi entrenatzaileengan, izan ere, partida ofizial bati ekite ez dakitelako zehatz mehatz nola erantzungo duen taldeak. Gainera, bigarren faseari begira oso norgehiagoka garrantzitsua da puntuak pilatzen direlako.
Autocares David bart egindako bidaia ostean, taldeak gaur entrenaldi saioa burutu du A Sangriñan eta bihar goizean ere berriro egingo du.