Guerreras Iberdrola Ligako bigarren itzuliari ez ezik lehiaketaren bigarren faseari ere ahalik eta ondoen prestatze aldera, SUPER AMARA Bera Berak, bi lagunarteko itxi ditu orain arte, Aula Alimentos de Valladolid eta Zubileta Evolution BM Zuazo taldeen aurka, alegia.
Hortaz, Imanol Álvarezen jokalariek Valladolidera egingo dute bidaia abenduaren 11n Miguel Ángel Peñas entrenatzaileak zuzentzen duen taldearen aurka, Guerreras Iberdrola ligan izan den azken aurkaria. Boada, Cesáreo, Maitane Etxeberria eta Sara Gil baja dira eta Pizzo eta Cavo, Argentiarekin lanean dira 2021eko martxoan Joku Olinpikoetan izateko fasea prestatzen. Ondorioz, bigarren taldeko edo jubenilen bati deitu ezean 11 jokalari baino ez dira prest egongo. Covid 19a dela eta zuhurtzia da nagusi Bidebietan, harrobiko jokalarien partaidetza mugatuz.
Bestetik, abenduaren 16an SUPER AMARA Bera Bera Lasesarrera abiatuko da Zubileta Evolution BM Zuazorekin entrenaldi saioa izate aldera.
Las donostiarras retornarán a la competición el 16 de enero, sábado a las 18 horas en el Gasca, ante el Cicar Lanzarote Ciudad Arrecife.