Ukondoan alboko lotailuaren bihurritu batek Sara Gil geldiaraziko du lau astez, ondorioz, atsedena hartu beharko du eta entrenaldietara abenduaren erdialdean itzuliko da.
Taldekideak bezala, astebeteko atsedenaldian dago Sara Gil. Halere, bere kasuan, eskuin ukondoan minarekin aritu da eta egutegiak, ligakoak eta Europakoak, ez dio gelditzeko unerik eman. Mediku azterketak bihurritua antzeman du eta, hortaz, ezker alboko jokalari kataluniarrak atsedena hartu beharko du. Ondorioz, datorren astean Torrelavegan Imanol Álvarezen gidaritzapean Objetivo 2021k izan behar zuen konzentrazioara joaterik ez du izango.
Sara Gil baja izango da Maitane Etxeberria bezala, honek sudurreko hezurrak apurtu zituelako. Eurokoparako 30 jokalarien zerrendan ziren biak baina Carlos Viver hautatzaileak ezin izango ditu deitu.