Bera Bera

Select your language

Bigarren zati hasieran partida eta kanporaketara itzuli arren, non SUPER AMARA Bera Bera bi golera gerturatu den, gipuzkoarrek ezin izan dute HC Zvezda gainditu (29-24) eta European Leagueko multzoen fasetik kanpo gelditu dira, kanporaketa (56-51) amaitu delarik.

SUPER AMARA Bera Bera hasi eta berehala markagailuaren atzetik egon da berriro ere. Imanol Álvarezek errusiarren lehenengo lerroa oztopatu nahia, Sara Gil aurrean jarrita 5-1 defentsarekin saiatu da, atzean Terés, Menéndez eta O’Mullony atzean, Cardoso eta Arrojeria hegaletan eta Arruda atepean. Haler, Dyachenko hasieran eta Nikitina zentralak hutsuneak aurkitu dituzte HC Zvezda aurrean jarrita Gascan bezala (7’: 4-1). Donostiarrei asko kostatu zaie eraso jokoa, bigarren gola zortzigarren gola izan da Cardosok egindako penaltiarekin.

Defentsa aurreratuak baloia lapurtzea ere ekarri du baina kontraerasoetan ere huts egin dute gipuzkoarrek behar den baino gehiagoetan. Jokalari bat gehiagorekin ere ez dute asmatu. Halere, Menéndezen kontraeraso batek SUPER AMARA Bera Bera sartuarazi du partidan (19’: 9-7).

Fernandesekin Zvezdaren defentsa hobeto eraso dute. Halere errusiarrek penaltiei esker mantendu dute abantaila, izan ere, Murzalieva aurreneko zatiko bostak gauzatu baititu. Zvezdak estutu du Antonova piboterakin eta Dyachenkorekin. Atsedenaldian (15-11).  

Bigarrenean, 6-0 defentsa eta Arruda Zvezdari nagusitu zaie eta Sara Gilek kontraerasoan asmatu du. Pizzok penaltiak sartu ditu eta Zvezdak partida gelditu du. 17-15 iritsi da Gilekin baina Murzalievak beste penalti bat sartu du. Menéndezek eta Pizzok gerturatu dute SUPERA AMARA baina Arrojeriak ez du asmatu bere barneraketan, gol bakar batera jartzeko aukera galduz. 17 golan gelditu dira. Pizzok penalti huts egin du eta kanporatua izan da, Nikitinak aprobetxatu duelarik bere taldearen mesederako.

Ia hamar minutu golik sartu gabe denbora agortzen ari zela (53’: 23-18), Imanol Álvarezek defentsa aurreratu du. Baloiak berreskuratu dituzte, hiru minutu falta zirela 26-22 kokatu dira donostiarrak baina Zvezdak berriro asmatu du Arrudaren aurrean.

Ondorioz, SUPER AMARA Bera Berak ezin  izan du Chekhov hirian irabazi, Moskuko eremuan gelditzen dena.

Hemendik aurrera, astebeteko atsedenaldia. Eta begiradak 2021era.

Fitxa: HZ Zvezda 29, Super Amara Bera Bera 24,

HZ Zvezda 29 (15+14): Kirikias, Dvortsevaya, Nikitina (8), Dyachenko (3), Antonova (4), Chernova (1) eta Murzalieva (8, 6p) –hasierako zazpikoa- Sobina, Samolenko (4), Nikolaeva, Triobchuk, Sinel’Nikova, Gerasmova (1), Dolgikh (o.a.) eta Tikhanova (o.a.).

Super Amara Bera Bera 24 (11+13): Arruda, Gil (5), Menéndez (3), Terés, Arrojeria (3), O’Mullony (2) eta Cardoso (3, 2p) –siete inicial- Henández (2), Fernandes (2), Cavo, Pizzo (4, 3p), A. Etxeberria, Moreno eta Silva (o.a.).

Epaileak: Jovic eta Amautovic (Bosnia - Herzegovina). Delegatua: Victor Poladenko (RUS)

Kanporatuak: Chernova (2) eta Sobina HC Zvezdatik eta Arrojeria, O’Mullony eta Pizzo Super Amaratik

Partzialak: 3-1, 4-2, 7-4, 9-7, 12-10, 15-10 –atsedenaldia- 15-11, 17-14, 19-16, 21-17, 23-17, 26-19 eta 29-24

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores