Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak Mosku hegoaldean dagoen Chekhov hirian Q3 delakoaren itzulera partida jokatuko du. Igandean izango da 12etan bertako orduan (Donostia, 10etan). Bosgarren aldiz lehian dira gipuzkoarrak Errusiako talde batean aurka eta kanporaketarik gainditu ez arren, etxetik at garaipena lortzeko moduan izan zen, oraingo honetan, European Leagueko multzoen faserako txartela emango ziona.

Juan Carlos Elorza Garako kazetariak bildu zituen datuen arabera badakizu Kuban Krasnodar izan zela Errusiako aurreneko aurkaria. City Cup lehiaketan izan zen. 1996ko urtarrilaren 19 eta 21ean Bidebietan jokatu zen kanporaketan. Berdinketa eman zen lehenengo partidan (14-14) baina bigarrenean errusiarrak nagusi izan ziren (14-22).

2007ko otsailera arte itxaron behar izan zuten donostiarrek Errusiara bidaiatzeko. Errekopan izan zen Astrakhanochka taldearen aurka. Bera Berak bost goleako abantaila zeraman (29-24) Tervel (7), Ziarsolo (6), Garmendia, Esme López eta Patri Pinedo (4) jokalarien golei esker, besteak beste. Halere, 29-21 galdu zuen Ziarsolok eta Pinedok bost gol sartu arren.

Hurrengo aurkaria, Rostov izan zen, 2008ko azaroan. Joanekoan Tati Garmendia (9 gol), Sanromán (8) edo Ziarsoloren bostak ez ziren nahikoak izan, Bera Berak 31-32 galdu baitzuen. Errusian, poliziak ez zion Matxalen Ziarsolori utzi sartzen pasaportean orrialderen bat askatuta omen zuelako, hortaz, hegaleko jokalaria baja izan zen. Bera Berak partida irabaztea lortu zuen (26-27) Verónica Valverde (6) eta Lacrabére (4) protagonisa besteak beste. Halere, ez zen nahikoa izan kanporaketa gainditzeko. Orduan ere Ziarsoloren baja burokratikoaz gain, Esme Lópezen baja zuten, lotailu gurutzatua apurtu baitzuen jokalari internazionalak.

Lada Togliati izan da azken aurkari errusiarra Bera Berarentzat. 2012ko otsailean izan zen. Lada kotxaren hiriak 16 gradu zero azpitik hartu zuen taldea. Partidako aurreneko zatian Reyes Carrere entrenatzailearen taldeak  –Anna Punko baja zela- Ladari eutsi zioten (14-13) baina bigarrean penaltiekin zigortu zituztean eta erasoan ez zuten asmatu gipuzkoarrek, Ladak abantaila hartuz(28-22). Zoqbi protagonista izan zen eta Eli Pinedo golegile nagusiena (5). Bera Bera (35-34) nagusi izan zen Gascan baina alferrik. Alba Menéndez da gelditzen den jokalari bakarra eta EHF Cup 2012aren jabe egin zen Lada lehiaketan zehar bi partida galduta, horietako bat Donostian.

Laburbilduz Errusiar taldeen arteko bederatzi partida jokatu ditu Bera Berak igandean Gascan jokatutakoarekin.  Hiru garaipen, bi berdinketa eta lau porrot dira emaitzak. Igandean Chekhov hirian, 114. partida Europan jokatuko dute gipuzkoarrek. Irabazi edo 27 gol baino gehiagoko berdinketak baino ez dute balio penaltiak saihesteko. Bosnia-Herzegovinako Aleksandar Jovic eta Nedim Arnautovic epaileek zuzenduko dute lehia eta EHF delegatua Víctor Poladenko errusiarra izango delarik.

Lada Togliati, Astrakhanochka eta Kuban Krasnodar, besteak beste, zain dira multzoen fasean, Danimarkako Ikast, Errumaniako Baia Mare, Hungariako Siofok, Poloniako Lublin eta Norvegiako Storhamar. Kanporaketa bideratuta dute Paris 92k eta Nantesek eta abantaila Alemaniako Blomberg eta Frantziako Fleury taldeek. Kastamonu eta DVSC Schaeffler kanporaketa Turkian jokatuko da osorik, Dunarea Braila eta Viborgen artekoa, Errumanian; eta Banik Most eta Vaci NKSE taldeen artekoa, Txekian.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores