Bera Bera

Select your language

Europako ohiko partida bizi izan da Gascan gaur eguardian, non parekotasuna izan den nagusi norgehiagoka osoan zehar amaieran bezala (27-27), ondorioz, SUPER AMARA Bera Berak Chekhov, Moscuko eremuan, lortu beharko du sailkapena HC Zvezda indartsuaren aurka.

Gipuzkoarrak azken bost minutuetan 26-24 aurretik sartu dira, itxaropenak pizten zuen markagailura baina erasoan egindako akatsek ondo aprobetxatu ditu HC Zvezdak aurretik ere jartzeko (26-27) baina Hernándezen eta Cardosoren arteko baloi loratu bat sarera eraman du brasildarrak, berdinketa adostuz. Izan ere, taldeek ez dute abantail handirik izan partidan zehar.  Zvezda 1-3 aurreratu da baina SUPER AMARA Bera Berak segituan eman dio buelta Gil, Fernandes, O’Mullony eta Silva bere areatik (8’: 5-3).

Imanol Álvarezek 6-0 defentsa ezarri du Pizzo eta Terés ardian, Menéndez eta Arrojeria ondoan, Gil eta Cardoso hegaletan eta Silva atezain. Gipuzkoarrak Zvezdaren lehenengo lerroaren beldur ziren, Dyachenkok zuzentzen zuena. Hobeto sartu dira lehiara errusiarrak baina SUPER AMARA Bera Berak segituan eman dio buelta O’Mullonyrekin.

Lehenengo zati erdialdean SUPER AMARA Bera Bera nagusi zen. Arrojeriaren (13’: 9-6)barneraketa batekin hiru goleko aldea eskuratu du baino ezin izan du haratago joan. Zvezdak Sobina pibotearekin lotura lortu du edo Dyachenko berak asmatu du, partida berdinduz. Chernovak aurretik ere jarri du bere taldea (23’: 12-13).

Laura Hernándezek asmatu du eta O’Mullony eta Arrojeria hutsuneak aurkitu nahian ibili dira. SUPER AMARA Bera Bera gol bat aurretik iritsi da atsedenaldira (16-15) elxetarraren golari esker.

Bigarren zatian defentsek erasoei nagusitu zaizkie. Golak kostata eman dira baina SUPER AMARA Bera Berak ez ditu jokalari bat gehiagorekin izan dituen aukerak aprobetxatu. Halera, Arrudaren geldiketak medio, 10 minutuen faltan, Arrojeriak eta Cavok asmatu dute y SUPER AMARA Bera Berak bi goleko aldea lortu du (25-23). Zalegoen falta somatu dute orduan, erasoan egindako akatsek Zvezdak baliatu duelako berdinketa eramateko.

Cesáreo, Boada eta Maitane Etxeberria baja garrantzitsuak izan arren, SUPER AMARA Bera Berak talde errusiarra estu hartu du, eta kanporaketa azaroaren 22an erabakiko da Chekhov hirian (10:00etan Donostian).

Fitxa: Super Amara Bera Bera 27, HZ Zvezda 27

Super Amara Bera Bera 27 (16+11): Silva (1), Cardoso (8, 6p), Menéndez (1), Terés (1), Pizzo (1), Arrojeria (2) eta Gil (2) –hasierako zazpikoa- Fernandes (1), O’Mullony (3), Hernández (4), A. Etxeberria, Moreno (1), Cavo (2) eta Arruda (o.a.).

HZ Zvezda 27 (15+12): Kirikias, Dvortsevaya (2), Nikitina (3), Dyachenko (5), Antonova (3), Chernova (2) eta Murzalieva (5, 3p) – hasierako zazpikoa - Sobina (3), Samolenko (3), Nikolaeva, Triobchuk, Sinel’Nikova, Gerasmova (1), Dolgikh (p.s.) eta Tikhanova (p.s.).

Epaileak: Freitas eta Carvalho (Portugal). Delegatua: Pablo Permuy (ESP)

Kanporatuak: Menéndez, Terés eta Cardoso Super Amaratik eta Murzalieva, Dvortsevaya (2), Antonova (2) eta gorria Gumyanov entrenatzaileari (43’50”).

Partzialak: 2-3, 6-5, 9-8, 11-11, 14-15, 16-15 – atsedenaldia- 17-17, 21-20, 22-21, 23-22, 26-24 eta 27-27

Gertaerak: Ateak itxita ospaturiko partida

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores