SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarez komunikabieen aurrean agertu da gaur Europan berriro lehiatzeko bere taldeak “dituen gogoa eta motibazioa” adierazteko eta ohartarazi du “itxaropentsu gaude, gure aukera izango dugu eta aprobetxatzen saiatuko gara”.
SUPER AMARA Bera Berak Errusiako HC Zvezda hartuko du igandean Gascan, ateak itxita (12,10 h., Freitas eta Carvaho, Portugal) European Handball Leagueko Q3 kanporaketan, ETB 1ek zuzenean eskainiko duena. Álvarezek uste du “momenturik onenean” jokatuko dela kanporaketa, izan ere plantilla “multzoen fasearekin gozatzeko gogotsu ikusten dut eta kanporaketa hau giltzarri da”.
Bere ustez, HC Zvezdak “Errusiako taldeek dituzten ezaugarriek ditu”. “Ez du asko aldatzeko jokatzeko era baina gauzak ondo egiten ditu, fisikoki indartsuak dira eta jaurtiketak egiteko erraztasuna dute, kanporaketako gakoa” bere iritziz. Errusiako ligan laugarren, Rostov, Astrakhanocha eta CSKA faboritoen aurka baino ez du galdu. Erritmo altua ezartzea komenigarria den galdetuta, SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak uste du “fisikoki landuta dagoen taldea da, hau da, korrika egiten dute, gure ligarekiko abantaila galdu dugu zentzu horretan”. Horregatik adierazi du “gauza ezberdinak egitera behartu behar ditugu”. “Ez dute aukera askorik baina ondo egiten dituzte. Ohituta ez dauden gauzak egitera behartzen baditugu, mina egiteko gai izango gara” azaldu du.
Boada, Cesáreo eta Etxeberria baja direla, kanporaketa gainditzeko “oso ondo egon behar dugu egindako akatsak aprobetxatuko dutelako”. Zentzu honetan, Aularen aurkako partidak “konfiantza” eman diola taldeari onartu du eta “golen aldeari” ez dio erreparatu “inoiz ez delako nahikoa”. Azkenik, jokalariei “goi mailako eskubaloi partidarekin gozatzen saitzeko” esan die “bizi eta kontatzeko oso politak direlako”.
Imanol Álvarez zaleen falta somatuko dutela adierazi du. “Pena da guretzako eta beraientzako ere horrelako partidak ikusgarriak direlako. Zaleak oso garrantzitsuak dira gauzak gaizki direnean”. SUPER AMARA Bera Berak Gascan bihar burutuko du saioa 13,30etatik 15ak bitartean eta HZ Zvezdak, aldiz, 16etatik 17etara entrenatuko da.
Europan debutari
Eskubaloiko elitean bien artean 300 partida baino gehiago jokatu arren igandean María Prieto O’Mullony eta Laura Hernándezek Europan egingo dute debuta. Malena Cavorentzat ere aurreneko aldia izango da, halere, argentinarrak Japoniako Mundiala jokatu zuen iaz.