Bera Bera

Select your language

Etxeko talde gisa, SUPER AMARA Bera Berak harmailetan ikuslerik gabe jokatuko du aurreneko aldiz. Aula Alimentos de Valladolid taldearen aurka izango da bihar asteazkena 19etatik aurrera Josean Gasca kiroldegian (Luis Colmenero eta Víctor Rollán, Gaztela-Leoi), Guerreras Iberdrola ligari dagokion zazpigarren jardunaldian.

Aurreneko fasearen lehen itzulia osatuko dute gipuzkoarrek, hau da, Ligako zazpigarren partida izango da, Aula Alimentos de Valladolidentzako, aldiz, bosgarrena. Valladolidekoak Covid 19arekin hainbat pertsona izan dute eta, ondorioz, itxialdia izan zuten gainontzekoek, bi norgehiagoka atzeratuz: Atlético Guardés eta Lanzarote Puerto del Carmen taldeen aurka, azaroaren 21erako eta 28rako ezarri direnak.

Aulak jokatu dituen lau partida hauetan etxerako lanak ondo egin dituela esan daiteke, izan ere, Lasesarren Zubileta Evolution BM Zuazo gainditu zuen eta Uneatlántico Pereda eta Arrecife Huerta del Rey pistan. Málagan baino ez du galdu (26-24). Horregatik, aurkaria geldirik egon behar izanak ez du SUPER AMARA Bera Bera lasaitzen.

O’Mullony: “Astea oso garrantzitsua da”

Partida atarian, komunikabideen aurrean agertu da María Prieto O’Mullony. Zamorako alboko jokalariak “taldea gogotsu dago astea oso garrantzitsu delako ” onartu du. Zvezdaren aurkako partidak atentzioa desbideratzen duen galdetuta, “Europan ere pentsatzen dugu” onartu du O’Mullonyk baina “Ligako partidan jarri behar dugu arreta osa eta Valladolid da datorrena” adierazi du.  

Bere ustez, “asteazkenean partida ona egiten badugu iganderako sentsazio onak izango dira”. “Denbora gutxi izan arren ondo prestatzen ari gara eta Aularen aurka partida on bat egitea da ideia”. Norgehiagokari begira, SUPER AMARA Bera Berak Cesáreo, Boada eta Maitane Etxeberriaren bajak ditu, gipuzkoarrak larunbatean sudurra apurtu ostean. O’Mullonyk “Maitane horrela ikustea gogorra izan zen” onartu du, baina era berean, “egoerari buelta emateko gaitasuna izan genuen eta partida irabazi” azpimarratu du. Zentzu honetan “oso baja esanguratsuak izan arren, nik uste dut taldea dugula guztion artean baja horiek ordezkatzeko”.

Aularen aurka jokatzea “beti izango da berezia” onartu du. “Ez du etsitzen, borrokalaria da” dio bere talde ohiaz. Eta gehiago zehaztu du: “talde gaztea da, jokalari berriak ditu, oraindik falta zaie elkarri moldatzea eta esperientzi falta hori aprobetxatzen jakin behar dugu”. Bere ustez partidak “baloi jabetza ugari izango ditu” horregatik “atzera egiten eta defentsan” kokatu ditu gakoak.

Pertsonalki nola sentitzen den galdetuta, O’Mullonyk adierazi du  “oso ondo nago, aurten fisikoki ondo nago, taldearen konfindatza daukat, Imanolena ere bai, oso pozik nago, talde jatorra osatu dugu eta taktikoki asko ikasten ari naiz”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores