Gauzak okerrenean zegoenean, SUPER AMARA Bera Bera Lasesarreko pistan hautsak astindu ditu. Bengoetxeak aurretik jarri du Zuazo (41’: 16-15) baina bere jaurtiketan Maitane Etxeberriaren aurpegian jo du sudurreko hezurrak hautsiz. Medikuak minutu batzu egon da jokalariarekin eta partida utzi behar izan du gipuzkoarrak.
Egoera honetan SUPER AMARA Bera Berak konzentrazioa aurkitu du, Zuazoren defentsan hutsuneak aurkitu didu eta markagailuan behin aurretik jarrita segurtasuna eta konfiantza irabazi du, partida amaierara indartsu iritsiz.
Lehenengo zatian parekotasuna nagusi, SUPER AMARA Bera Berak Maitane Etxeberriarekin kontraerasoan hasi arren. Halere, Magdalena Fernández-Agustí berdintzea lortu du segituan.
Álvarezek defentsan ohiko 6-0ren aldeko apustua egin du, Pizzo eta Terés erdian, Ainhoa Hernández oztopatuz, Maitane Etxeberria eta Fernandesen laguntzarekin eta Arrojeria eta Moreno hegaletan, Silva atepean, aurreneko zatian protagonista bederatzi geldiketekin. Aallà ere bikain aritu da eta inork ez zuen abantailarik lortzen. Lasesarreko harmailak hutsik egonda aurredenboraldiko lagunartekoa zirudien eta, bi taldeen baloi galduak ere bai. Bengoetxea eta Alba Sánchez Zuazotik eta Laura Hernández SUPER AMARAtik eraginkorrenak izan dira.
Bigarrenean, parekotasuna mantendu da aurreneko minutuetan, nahiz eta donostiarrek arazoak izan Alba Sánchezen barneraketeki. Halere, Zuazok ez du abantailarik lortu eta SUPER AMARA Bera Bera, Cavo eskuin albokoan, Terésekin lotura lortu du. Etxeberria partidatik at, Arrojeriak penaltia eta Ainhoa Hernándezen bigarren kanporaketa lortu du. Cardosok,–zortzi gol-, berdindi du, eraginkorra izan da brasildarra penaltietan eta hegalean. Halere, Magdalena Fernández-Agustí, bat gutxiagorekin, bere taldea aurreratu du Imanol Álvarezen hasarrerako. Terések berdindu du kontraerasoan; Silvak Velasco gelditu du, zutainak gipuzkoaren alde jarri dira eta Fernandesekin aurretik jarri dira.
Zuazok defentsa aurreratu du. Menéndezek baloia lapurtu du Arrojeriak kontraerasoan hiru goleko abantaila jartzeko eta SUPER AMARA Bera Bera partida amaierara uste baino lasaiago iritsi da.
Fitxa: Zubileta Evolution BM Zuazo 20, SUPER AMARA Bera Bera 27,
Zubileta Evolution BM Zuazo 20 (11+9): Aallà, Erauskin (1), Encina, Hernández (1), Sánchez (5, 2p), M. Fernández-Agustí (3) eta I. Fernández-Agustí (2) –hasierako zazpia- Loidi (1), Puigbó (1), Bengoetxea (5, 2p), Velasco, Barros (1) eta González (o.a.).
SUPER AMARA Bera Bera 27 (11+16): Silva, Etxeberria (2), Arrojeria (4), Pizzo (1), Terés (2), Fernandes (3) eta Moreno (1) –hasierako zazpia- Hernández (3), Gil (1), Menéndez (2), A. Etxeberria, Cardoso (8, 4p), Cavo y Arruda (o.s.).
Epaileak: Javier Álvarez (EAE) eta Yon Bustamante (nafarra)
Kanporatuak: Hernández (2) eta Magdalena Fernández-Agustí Zuazotik eta Etxeberria Super Amaratik
Partzialak: 3-3, 3-5, 6-5, 6-6, 9-9, 11-11 –atsedenaldia- 13-13, 15-14, 17-17, 18-20, 20-23 eta 23-27
Gertaerak: Eusko Jaurlaritzak onartutako dekretuak aginduta, ikuslerik gabe jokatu da derbia