Covid 19ak eragindako egoera dela eta Eusko Jaurlaritzak atzo onarturiko azken murrizketei erreparatuta, Zubileta Evolution BM Zuazo eta SUPER AMARA Bera Bera taldeek larunbatean (19etan streaming) jokatuko duten euskal derbia Lasesarreko harmailak hutsik ageri direla (Javier Álvarez –EAE- eta Yon Bustamante –Nafarroa-) egingo dute.
Guerreras Iberdrola ligako seigarren jardunaldira ibilbide ezberdinekin iritsiko dira. Etxekoak, Zubileta Evolution BM Zuazok bi garaipen jarraian lortu dituzte Lanzarote –horietako bat, kopan-, eta lau puntu lortu dituzte sailkapenean. SUPER AMARA Bera Bera, berrriz, Uneatlántico Pereda gaindituta lidergoan da bederatzi puntuekin. Superkopako porrotak akaso gehiago estutuko du Imanol Álvarezen taldea.
Atez itxita jokatzeak aurredenboraldiko itxura har dezake partidak, Gascan eta San Inazio kiroldegietan abuztuan bi taldeak aritu ziren bezala. Eusko Jaurlaritzak hartutako neurriak, kirol ikuskizunak zalegorik gabe uztea, alegia, SUPER AMARA Bera Berak datorren astean jokatu behar dituen norgehiagokak bete-betean harrapatu ditu: Aula Alimentos de Valladolid (asteazkena, hilak 11, 19etan) eta Errusiako HC Zvezda (igandean, 12,10etan) European Leaguen, Imanol Álvarezek atzo adierazi zuen bezala taldeak oraindik hizpide ez dituenak.