Superkopa ostean, SUPER AMARA Bera Berak bederatzi egunetan hiru partida jokatuko ditu, horien artean aurrenekoa larunbatean Barakaldon (19etan) Zubileta Evolution BM Zuazo taldearen aurrean, Imanol Álvarezek asko errespetatzen duena, “gauzak ondo egiten ari dira” esanez.
Bizkaiatarrek Lasesarren jokaturiko bi partidak galdu dituzte Aula Alimentos de Valladolid (26-31) eta Atlético Guardésekin (22-24) eta Lanzaroten hiru garaipen lortu dituzte, azkena Kopan, final-zortzireneta kokatuz. Horregatik SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak uste du “lasaitasun puntu batekin ekingo diote partidari”. Eta bere taldea ohartarazi du “aste exijentea dugu aurretik eta ez dugu dolurako denborarik” Superkopa aipatuz. Finalaz galdetuta “galtzen joan arren eta egoera zaila baten aurrean taldea partida iraultzeko zorian egon zen” azpimarratu du.
Álvarezek espero du SUPER AMARA Bera Bera sutsu ateratzea Lasesarren. “Oso garrantzitsua da konzentraturik irtetea” adierazi du, izan ere “Zuazoren aurka ez da erraza izango, derbia da eta gauza asko daude”. Bizkaitarren inguruan dio “jokalari inportanteak digu eta gazteak esperientzia hartzen ari dira talde lehiakorra bihurtuz”. Ermuko entrenatzaileak azpimarratu du “erasoan Ainhoa Hernándezek gure defentsari gehiago exijitzen dio, June Loidi oso maila onean dago eta Alba Sánchezen barneraketek mina egiten digu”. “Badugu zertan kezkatu” adierazi du. Azkenik, taldeari “arreta” eskatu dio “defentsa berezi hori gainditzeko”.
Bere taldeaz, Boada eta Cesáreo bajak aparte, gainontzeko 15 jokalari prest dituela adierazi du Álvarezek larunbatean Barakaldora Autocares Davidekin bidaia egiteko. Hurrengo asteazkenean SUPER AMARA Bera Berak Aula Alimentos de Valladolid taldea hartu arren, eta igandean Gascan, Errusiako HC Zvezda, Imanol Álvarezek “Zvezda eta Aula gainetik ikusi arren, Zuazoren aurkako partida prestatu dut bakarrik”.