XXI Superkopa Málagan gelditu da. Doirok azken minutuan sartutako gola ezin izan du berdindu SUPER AMARA Bera Berak berdindu Laura Hernández saiatu arren. Rincón Fertilidad Málaga, markagailuan aurretik egon dena ia partida osoan, azken minutura arte itxaron behar izan du aurreneko Superkopa lortzeko (28-27).
Partida atarian, Imanol Álvarez norgehiakoari ondo sartzea eskatzen zion bere taldeari. Baina hiru minutu iraun du. Ligako partidako zazpiko errepikatu du baina defentsari sendotasana hartzen kostu zaioz, erasoan egindako falta gehiegi izan ditu kontra ere SUPER AMARAk eta Castellanos, bikain aritu da lehen zatian. Ondorioz, (13’: 7-3) atzetik.
Rincón Fertilidad Málaga eroso sentitu da Renata Arruda geldiketak egiten hasi denean. Erasoan Mariane Fernandesek erantzukizuna hartu du eta SUPER AMARA Bera Bera Menéndezen gol bati esker (11-9) gerturatu da. Halere, atsedenaldira (12-9).
Bigarren zati hasierak ibilera antzekoa izan da, Malagak lau goleko abantaila lortuz.Halere defentsak eta Arrudak taldea lanean mantendu dute eta eraso jokoan ere bidea aurkitu dute gipuzkoarrek Arrojeria, O’Mullony eta Hernández jokalariekin.
SUPER AMARA Bera Berak partida berdindu du eta Sara Gilek aurretik jartzeko aukera izan du baina langan jo du jaurtiketak. Arderiusek ardura hartu du, Gilek berdindu du eta azken minutuan Doirok asmatu du.
Fitxa: Rincón Fertilidad Málaga 28, SUPER AMARA Bera Bera 27,
Rincón Fertilidad Málaga 28 (12+16): Castellanos, Sole López (5), Doiro (4), P. García (2), Arderius (8), Espe López (2) y Medeiros (3) –hasierako zazpia- Campligi (2), Bravo (1), Pérez (1), Rojas, Gutiérrez eta Fernández (o.a.)
SUPER AMARA Bera Bera 27 (9+18): Arruda, Etxeberria (1), O’Mullony, Terés (1), Arrojeria (5), Menéndez (3) y Moreno (2) –hasierako zazpia- Fernandes (3), Cardoso (2p), Pizzo, Gil (1), Hernández (7), O’Mullony (2), A. Etxeberria, Cavo eta Fernandes (o.a.)
Epaileak: Óscar Ralluy eta Ángel Sabroso (kanariarrak)
Kanporaketak: Rojas, Sole López, Campligi eta Medeiros Rincón Fertilidadetik eta Arrojeria (2), Etxeberria, Pizzo eta Menéndez Super Amaratik.
Partzialak: 2-2, 6-2, 7-4, 9-5, 11-7, 12-9 –atsedenaldia- 15-12, 17-15, 21-19, 23-21, 25-25 eta 28-27