Bera Bera

Select your language

Imanol Álvarez komunikabideen aurrean izan da gaur bideo konferentziaren bidez Superkoparen inguruan hitz egiteko, larunbatean 18etan (Teledeporte) SUPER AMARA Bera Berak Rincón Fertilidad taldearen aurka jokatuko duena Málagako Ciudad Jardín kiroldegian (Rally eta Sabroso, kanariarrak). Bere ustez, “defentsa” izango da “gakoa” eta Ligan egindako “jokua hobetzea”.

Superkoparako bi egun falta direla, SUPER AMARA Bera Berak oraindik hiru lan saio ditu 2020-21 denboradiko aurreneko tituluari ekiteko: gaur arratsaldean eta bihar goizean Bidebietan eta larunbat goizean Málagan. Cesáreo eta Boada ezik, gainontzeko jokalariak sendo ari dira lanean “aste honetan beste tentsioa eta konzentrazioa nabari da” adierazi du Imanol Álvarezek. “Finalari eusteko gogotsu gaude” onartu du.

Ligako partida Gascan, berdinketarekin amaitu zena, “adibide ona izan daiteke” bere ustez. “Final baten aurrean presioa somatzen da baina lehen minutuan desagertzen da” dio.  “Aukerak izango ditugu defentsa ona egiten badugu hasieratik” aipatu du Álvarezek. Rincón Fertilidaden inguran Castellanos eta Arderius aparte, “Doiro, López ahiazpak, Paula García” azpimarratu ditu “kontutan hartzeko aurkaria, alegia”. “Faboritoa nor den oso zaila da –jarraitu du- gu ohituta gaude horrelako finalak jokatzera, presioa jasatea baina horrek ez dizu gol bakar bat ere ematen”. Jokuaz, Imanol Álvarezek uste du, Gascan bezala, “Málagak baloi jabetza gutxi nahiago ditu”, hortaz, “defentsan la nona egin behar dugu”. Aitzitik, entrenatzaileak nahiago du “partidak erritmo altua izatea, nire ustez, erabakitzeko gaitasunarekin jokalari gehiago dugulako”.

SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak “geroz eta hobeto ikusten dut taldea” eta “positibotzat” jo du “larunbatean Peredaren aurka, tarte zabala izan arren, taldeak konzentrazioa mantendu zuen uneoro”. Horrez gain, taldeari eskatu dio “markagailua kontra izan arren, lanean jarraitu behar dugu, oso denbora gutxian partida iraultzeko gai garekako” eta ohartarazi du “irabazten hastiz gero gaintzeko oso talde zaila gara”.

Arderiusi banakako defentsa prestatu duen galdetuta, Imanol Álvarezek ez du baztertu, “landu dugu” onartu du. Halere, baieztatu du “ez dela erabaki erraza, Doirok ere partida ona egin dezakeelako eta gure taldea eroso dago 6-0 defentsarekin”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores