SUPER AMARA Bera Berak Superkoako hamaikagarren finala izango badaere, egungo plantillako lau jokalari hauek: María O’Mullony, Laura Hernández, Alice Silva eta Malena Cavok aurreneko finala biziko dute.
Urrian Superkopari ekitea arrotza izan da baina egungo egoera ere bai. Kopa irailean jokatu zenez, SUPER AMARA Bera Bera Ligako txapeldun gisa eta Rincón Fertilidad Málaga, Kopako txapeldun moduan, Málagako Ciudad Jardín pistan (18etan Teledeporte) izango dute hitzordua.
Alice Silva, Laura Hernández eta Malena Cavo dira SUPER AMARA Bera Berak aurten egindako fitxaketak. Horrelako finala ez dute oraindik jokatu eta larunbatean noiz iritsiko irrikan daude. O’Mullonyri, berriz, lesioek galerazi diote. “Superkopa jokatzeko ilusio handia daukat” onartu du Zamorako internazioalak. Bere ustez, “oso zaila izango da”, halere, “gogotsu gaude eta denboraldiko aurreneko titulua eramateko gaitasun handiarekin ikusten dut taldea”. “Jakina, aurreneko Superkopa lortu nahi du eta azkena ez izatea” gaineratu du O’Mullonyk.
“Ilusio” bera du Laura Hernándezek, “nire lehenengo Superkopa izango delako eta titulua lortzeko aurreneko finala”. Bere ustez, “larunbatean partida handia biziko dugu, duela aste batzu Donostian ikusi genuen bezala”. “Partida ikusgarria izatea” espero du Hernándezek eta “taldearekin lehenengo titulua lortzea”. Bestetik, Alice Fernandes Silva “pozik” dago “lehenengo Superkopa jokatuko dudalako eta Málagan delako”. Azkenik, “guztia ematera goaz” ohartarazi du Malena Cavok. Argentinarrak uste du “oso partida polita izango da ikusleentzat, akats gutxien egiten dituenak irabaziko duena”.