Bera Bera

Select your language

2012ko urriaren 27an zen, partida amaitzeko minutu gutxi falta zirela, orduan Bera Bera Eskubaloiko Reyes Carrere entrenatzaileak Esther Arrojeria debutarazi zuen ohorezko mailan, zazpigarren jardunaldian. Usurbilgo zentrala SUPER AMARA Bera Berarekin bederatzigarren deboraldia betetzen ari da, orain arte 211 partida jokatuta.

Debutatu zuen partida Morskovak zuzentzen zuen Valencia taldearen aurka izan zen, Gascan ETBk eskainita. Arrojeriak Eider Rubio, Zoqbi, Eli Pinedo, Ederra eta Libe Altunarekin bat egin zuen pistan. Plantillan ziren orduan Ziarsolo, Arizaga, Yamiley Rodríguez, Nitsan Dunay, Patricia Elorza eta María Núñez. Eta gaur egun bezala, Cardoso eta Menéndez, zarauztarra baja zelarik.  

Denboraldi hasiera zalapartatsua izan zen orduan Bidebietan. Itxakoren bertsio mugatuaren aurka Superkopa irabazi ostean, Txapeldunen ligarako sailkatze faseari ekin zioten gipuzkoarrek Viborgen, non Vistal Laczpol Gdnya poloniarraren aurka galdu zuen. Ostean, A Guardan berdindu zuen eta handik bi astera Vero Cuña galiziar zentralak lotailu gurutzatua apurtu zuen. Eider Rubio eta Nagore Arizaga plantillan, Arrojeria entrenaldietan sartu zen eta urriaren 20an Elxera egin zuen bidaia, non Carrusean 22-21 porrota ikusi zuen.

Arrojeriak seigarren zenbakia zeramala egin zuen debuta 18 urte zituela baina ez zuen jarraipenik izan denboraldi horretan, donostiarrek aurreneko aldiz liga eskuratu zutenekoa. Beste sei deialdi osatu zituen, bi partida gehiago jokatuz gola egin zuelarik: Castro Urdiales – aurreneko gola- eta Cleba León taldeen aurka Bidebietan.

Usurbildarrak hurrengo denboraldian aprobetxatu zuen bere aukera, 2013-14an, Imanol Álvarez entrenatzaile. Vero Cuña ez zen lesiotik errekuperatu eta  Bera Berak multzoen faseari ekin zion Txapeldunen ligan, urrian eta azaroan sei partida jokatuz. Eider Rubiok utzitako ‘3’ zenbakiarenkon SUPER AMARA Bera Beraren jokalarien zerrendan finkoa da, orain arte 211 partida jokatu dituelarik (157 Ligan, 22 Kopan, 28 Europan eta lau Superkopa), 538 gol eginez (415 Ligan, 54 Kopan, 62 Europan eta Superkopan, zazpi).

Arrojeriak zuzenean ikusi zuen Bera Bera Eskubaloiak lortutako aurreneko liga Castro Urdialesen eta hurrengo bostak dastatzeko aukera izan ditu: 2013-14, 2014-15, 2015-16, 2017-18 eta 2019-20. Horrez gain, hiru Kopa ditu: 2014 Alcobendasen –Junior mailako selekzioak deitu zuen-, 2016an Porriñon y 2019an Barakaldon. Superkopari dagokionez, eserlekutik ikusi zituen 2013 eta 2014eko garaipenak, 2015ean egin zuen debuta Gascan Rocasaren aurka, 2016koa jokatu zuen Iruñean Zuazoren aurrean, 2017koa galdu zuen lesionaturik eta azkena, Eibarrekoa, 2019an. Larunbatean, Málagan seigarrena biziko du.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores