Pasa den larunbatean Josean Gascan, Uneatlántico Peredari egindako lau golei esker, Maitane Etxeberria 403 golera iritsi ligan jokaturiko 151 partidetan.
Lezoko eskuin hegaleko jokalari sasoi betean da eta oinarrizko zutabea da defentsan. Horrez gain, ligako bost partidetan 18 gol egin ditu, denboraldi hasierako bere bigarren markarik onena, 25 gol egiteko gai izan zelarik 2017-18an.
23 urte dituela, Maitane Etxeberria zortzigarren denboraldia betetzen ari da eta larunbatean Málagan seigarren Superkopari helduko dio. Izan ere, horrelako partida batean sartu zen aurreneko aldiz deialdi batean 2013ko irailean. Imanol Álvarez entrenatzaile, Bera Berak eta Rocasak Gascan jokatu zuten Superkopa baina, Etxeberria, Arrojeria bezala, ezin izan zuten debutarik egin.
Guztira, Etxeberriak 530 gol sartu ditu orain arte: Liga, 403; Kopan 51; Europan, 60 eta Superkopan, 16