Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak jardunaldia bertan behera utzi bazuen ere, Euskal Federazioak aurrera jo zuen Eusko Jaurlaritzaren baimena medio eta, ondorioz, Euskal ligako partidak baino ez ziren jokatu.
Gure kasuan, Lacturale Bera Bera izan zen lehian Zumaian, Edu Optika Pulpo taldea gainditu zuelarik bigarren zati bikain bati esker (21-30). Ondo ekin zioten partidari Álex Noguésen neskek (7’: 1-6), Alaine Pascual, Ainara López eta Lucía Landa kontraerasoan eta Irati Azkue pibotean asmatu zutelarik. Halere, Pulpok lehia berdintzea lortu zuen 21, minutuan (10-10), atsedenaldira arte iraun zuena (13-13).
Bigarren zatian, Amaia Zolezzi -11 gol- ardura hartzen hasi zen, nahiz eta Pulpok berriro berdindu zuen norgehiagoka (34’: 16-16). Ostean, 1-10 partziala lortu zuen Lacturale Bera Berak partida erabat apurtuz, Aiora Urra gelditze hasi zen; López, kontraerasoan; Del Campo eta Zolezzi barneraketak edo jaurtiketak egiten eta Landa pibote lekuan (39’: 17-26). Naia Garcia eta Mendigutxiaren golekin iritsi zen amaierara. Hurrengo partida, hemendik bi astera.
Fitxa:
Lacturale Bera Bera 30 (13+17): Aiora Urra, Naia García (2), Iara Pascual, Amaia Zolezzi (11), June Del Campo (4), Alaine Pascual (2), Irati Azkue (4), Ainara López (3), Lucía Landa (2) eta Uxue Mendigutxia (2)