Hasieratik amaiera arte SUPER AMARA Bera Bera serio aritu da Josean Gascan aise gaindituz igo berri den Uneatlántico Pereda (36-14), Guerreras Iberdrola ligako A multzoan líder jarraitzeko.
Aurreneko aldiz bisitari ziren partida ofizialean Santanderrekoak. Etxekoak, berriz, azken jardunaldian berdindu ostean Málagako Superkopa atarian eta Europako zozketa ostean iritsi dira lehiara. Halere, SUPER AMARA Bera Berak 6-0 defentsa ezarri du, Terés eta Menéndez erdian, Aída Brull eta Isaura Menín pibotaren arteko lotura oztopatuz, Maitane Etxeberria eta Arrojeria lagun. Kanpo aldean O’Mullony eta Moreno, sekulako partida egin duen Alice Silva (%62eko portzentaia) atezain.
Hasi eta berehala, 5-1 partziala. Terések sartu du aurreneko gola eta defentsan egindako lanak kontraerasoak bermatu du, Silvaren geldiketek Etxeberriari korrika egiteko aukera eman dio. Joku geldoan O’Mullonyk asmatu du, Uneatlántico Pereda Menín aurkitzen saiatu da edo Hiraldo eta Da Sousarekin, Etxeberriak eta Arrojeriak ondo eutsita.
Imanol Álvarezek ia talde osoa aldatu d, kantabriarrak gerturatu dira (21’: 11-7) Ana Barquínen beragerraldian. Halere, SUPER AMARA Bera Berak erritmoa aurkitu du, Malena Cavok hutsuneak ikusi ditu defentsan; Isaura Menín piboak bigarren kanporaketa jasan du, Ainhoa Etxeberria kontraerasoa gauzatu du eta Laura Hernándezek gol bikain batekin itxi du lehenengo zatia (17-8).
Bigarren zatiaren hasieran, SUPER AMARA Bera Berak martxa berean jokatu du, Fernandes eta O’Mullony protagonista.
Ondorioz, SUPER AMARA Bera Berak garaipen erraza lortu du Málagako Superkopara joan aurretik.
Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 36, Uneatlántico Pereda 14
SUPER AMARA Bera Bera 36 (17+19): Silva, M. Etxeberria (4), O’Mullony (6), Terés (3), Menéndez, Arrojeria eta Moreno (2) –hasierako zazpikoa- Fernandes (4), Pizzo (1p), Cardoso (5, 2p), Hernández (2), A. Etxeberria (2), Cavo (3), Gil (4) eta Arruda (o.a.)
Uneatlántico Pereda 14 (8+6): Ceballos, Morales (1), Hiraldo (2), Menín (1), Brull (2), Da Sousa (3) eta Xotchilt –hasierako zazpikoa- Barquín (3), Blanco, Rodríguez, González, Saez (2), Saez del Río, Berastain eta Sainz (o.a.)
Epaileak: Lorena García –aragoi- eta Tania Rodríguez –valentziarra-
Kanporatuak: Teres (2) eta Pizzo Super Amaratik eta Isaura Menín (3, gorria 32.minutuan), Rodríguez eta Saez del Río Uneatlántico Peredatik.
Partzialak: 3-1, 6-2, 8-3, 10-5, 13-7, 17-8 –atsedenaldia- 21-9, 23-10, 28-10, 30-11, 34-13 eta 36-14