Rincón Fertilidad taldearen aurkako berdinketa ostean, Europako zozketa tartean eta hilaren 31n Malagako Superkopa aurretik, gaur aukerztu duena, testuinguru honetan SUPER AMARA Bera Berak bihar larunbatean 18etan Josean Gascan (Lorena García, - aragoi- eta Tanía Rodríguez, - valentziarra) Uneatlántico Pereda hartuko du.
Helburu kontrajarriak izan arren, Imanol Álvarezek onartu du bere zeregina “Peredan kokatzen dugu, tokatzen dena”. Horrez gain, azken lagunartekoan, Santanderren jokatu zuen “gauzak ez ziren oso ondo atera”, ondorioz, ez ditu argudiorik baliabideetan murrizketarik egiteko. Izan ere, bere ustez, “partida garrantzitsua da sentsazio onekin jarraitzeko” eta Málagako partidarekin gustora gelditu ez ziren jokalariek “konfidantza berreskuratzeko”.
Guerreras Iberdrola ligara igo berria den Uneatlántico Peredak aurreneko garaipena lortu zuen Lanzarote Puerto del Carmen taldearen aurrean. SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak dio “goruntz joango den taldea izango da”. Bere ustez, jaitsiera postuak saihestu nahi dituen multzo talde horietatik “bere gauzak ondoen egiten dituena garbi dituelako zeintzuk diren beraien birtuteak”.
Brasildar pibote Isaura da erreferentziazko jokalaria. “Golegile nagusiena eta eraso jokoan bera da gakoa, gola egiterakoan edo blokeoak eragiten”.
Partida streaming bidez jarrai daiteke