Zazpi hilabete baino gehiago igarota, Bera Bera Eskubaloiko harribiko taldeak lehiatzen hasiko dira asteburu honetan. Guztira lau partida ofizial eta lagunartekoa jokatuko dira; Bidebietan, hiru; Orio eta Zumaian.
Euskal nahiz Gipuzkoako Federazioetan erabaki zen hamabosten behin jokatzea. Ondorio, Euskal Ligan aste honetan Lacturale Bera Bera taldeak Zumaian egingo du debuta. Kadeteak, berriz, Gipuzkoan geldituko dira, hau da, ez dira ez Bizkaira ez Arabara joango. Orion jokatuko dute larunbatean eta bigarren kadete taldeak, aldiz, lagunartekoa jokatuko du Bidebietan Erentzarekin.
Mutiletan, Herrería Bidebieta jubenil taldeak Bidebietan izango du hitzordua larunbatean 18etan eta kadete taldeak, igandean, 12etan leku berean.