SUPER AMARA Bera Berako alboko jokalari Mariane Fernandes Guerreras Iberdrola ligako hirugarren jardunaldiko Guerrera Iberdrola izendatu dute bozketa estu batean.
Bost jaurtiketatik lau gol egin zituen brasildarrak larunbatean SUPER AMARA Bera Berak Lanzarote Puerto del Carmen taldearen aurka lortutako garaipenean (18-39).
Fernandesek garaikurra SUPER AMARA Bera Bera eta Rincón Fertilidad Málaga taldeek urriaren 18an, igandean (12:10etan) Gascan hasiko den partida atarian jasoko du.