Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Bera aise nagusitu da Lanzaroten jokaturiko bigarren partidan, oraingo honetan Tías herrian Puerto del Carmen taldearen aurka, markagailuan bikoiztu duena partidari hasiera kaxkarra eman arren (18-39, 7-15 atsedenaldian).

Norgehiagokak giro aldrebesa zuen. Batetik, Imanol Álvarez entrenatzailea etxean gelditu da gertu duen pertsonak egindako PCRaren emaitzaren zain. Bestetik, etenaldi osteko partida ofiziala igo berri den talde baten aurka eta egunean hegazkina hartuta, Loiun 7,25ean.

SUPER AMARA Bera Berari 20 minutu baino gehiago kosta egin zaio partida haustea. Álex Nogués bigarren entrenatzaileak 5-1 defentsa ezarri du Sara Gil aurrean jarrita. Atzean Pizzo, Maitane Etxeberria eta Ainhoa Etxeberria, O’Mullony eta Arrojeria hegaletan. Erasoan Pizzoren ordez atera da Fernandes.

Partida hasieran atezainek bereganatu dute protagonismoa, Arrudak eta Piantinik, alegia. Álvarezek ireki du markagailua baina Fernandesek jarraian berdindu du lehia. Korrika egin duenean tartea ireki du SUPER AMARA Bera Berak Maitane Etxeberriaren bidez, batez ere. Topicek pibotean lekua egin du eta joku geldian donostiarrek arazoak zituzten. Baloi gehiegi galdu dute eta Keyla Hernándezen bi golekin partidari heldu diote etxekoek (13’: 4-6).

Aldaketak iritsi dira eta Morenok asmatu du sartu bezain pronto. Morales eta Lucía Betancort jokalariek ere gola gauzatu dute eta 21. minutuan 7-8 ezarri dute markagailuan. Hor amaitu da Puerto del Carmen taldearen erreakzioa. Morenok baloi loratua utzi du, Cardosok lau gol egin ditu etxekoen hutsartea ezerezean utziz,  Sara Gilek kontraerasoan gola sartu du eta Menéndezek hutsunea aurkitu du (7-15).

Bigarren zatian, SUPER AMARA Bera Bera eroso egon da erasoan. Defentsan, Silva atezain, ohiko 6-0 ezarri du. Laura Hernándezek kanpotik jartitutako golak utzi ditu, Morenok eraginkor jarraitzen zuen eta, minutuak pasatu ahala, tartea zabaltzen joan da.

42. minutuan Topicek txartel gorria ikusi du Malena Cavori kolpe gogorra eman ostean. Argentinarrak, zorabiatuta, pista utzi behar izan du. Lepoan mina omen du eta medikuak Donostiara iritsi bezain pronto ikusiko du. Bere ordez O’Mullony sartu da, Fernandes eta Sara Gil bezala, hirurek Cortez gainditu dute tartea are gehiago zabaltzeko.

Hortaz, hirugarren garaipena Guerreras Iberdrola ligan, lidergoan kokatzen da SUPER AMARA Bera Bera Rincón Fertilidad Málaga taldearen batera, Aula Alimentos de Valladolid gaindutu baitu Ciudad Jardín kiroldegian. Igandean, Gascan elkarren aurka ariko dira (urriak 18, 12:10etan)

Fitxaa: Lanzarote Puerto del Carmen 18, SUPER AMARA Bera Bera 39

Lanzarote Puerto del Carmen 18 (7+11): Piantini, Cabrera (1), Álvarez (6), Topic (2), Keyla Hernández (2),  Sánchez (1) eta Cristina Betancort  –hasierako zazpikoa- Beatriz Betancort, Lucía Betancort (1), Benedetti, Machín (1), Kenia Hernández (1), Morales (3), Llorens eta Cortez (o.a.)

SUPER AMARA Bera Bera 39 (15+24): Arruda, Maitane Etxeberria (3), O’Mullony (4), Arrojeria (1), A. Etxeberria (2), Pizzo (4, 2p), Gil (3) – hasierako zazpikoa- Fernandes (4), Terés, Hernández (3), Menéndez (2), Cardoso (8, 2p), Moreno (4), Cavo (1) eta Silva (o.a.)

Epaileak: Enrique Romero eta José Alberto Romero, andaluziarrak

Kanporatuak: Cristina Betancort eta gorria (42’) Topic jokalariari Puerto del Carmenetik eta Terés eta Arrojeria Super Amaratik.

Partzialak: 2-2, 3-4, 4-7, 5-8, 7-12, 7-15 –atsedenaldia—8-19, 9-23, 12-25, 14-30, 17-33 eta 18-39

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores