Zuhurtziari helduta, Imanol Álvarezek ez du bihar larunbata Lanzarotera bidaiatuko non SUPER AMARA Bera Berak Guerreras Iberdrola Ligako hirugarren jardunaldiari helduko dio Lanzarote Puerto del Carmen taldearen aurka (Enrique Romero eta José Alberto Romero, andaluziarrak). Gertu duen pertsona batek PCRa egingo diote Covid 19arekin bat egingo luketen sintomak dituelako eta, badaezpada, berak eta klubak emaitza jakin are etxean gelditzea erabaki dute.
Ondorioz, Álex Nogués bigarren entrenatzaileak taldea zuzenduko du bihar Tías herriko udal kiroldegian 17etatik aurrera (bertako ordua) -18etan Donostian-). Bigarren denboraldia betetzen ari da gipuzkoarra Imanol Álvarezekin eta bera ordezkatu zuen lehengo ostiralean Uneatlántico Pereda taldearen aurkako lagunartekoan, Álvarez junior mailako selekzioarekin baitzegoen.
Noguések ez ditu izkutatu “taldeak lehiatzeko dituen ilusioa eta gogoa”. “Liga, Superkopa eta Europako partidak izango ditugun bolada batean sartuko gra eta irabazi nahi dugu, jakina, baina lehiatzeko erritmoa hartu ere bai”. SUPER AMARAk Atlético Guardés taldearen aurka merezitako garaipena lortu zuen eta joku horri jarraipena eman nahi dio. Horregatik, Noguések jokalariei eskatu die “konzentraturik irteteko eta partida on bat egiteko”, izan ere, garaipenaz gain “sentsazioak ere garrantzitsuak dira”.
Sortu den egoera dela eta, “denboraldi ezohiko baten aurrean gaude” dio Noguések. “Astea ondo joan da eta azken unean hau gertatu da. Moldatu beharra dugu egunez egun joan beharrean ia entrenaldiz entrenaldi egiten ditugu planak” amaitu du.
Lanzarote Puerto del Carmen
Miguel Ángel Lesmes entrenatzaileak zuzenduta, Lanzarote Puerto del Carmen taldeak ligako hasiera zakarra izan du, A Guarda bisitatu zuelako eta ondoren, Rincón Fertilidad hartu. Eskarmentua eta gazteria uztartezen duen taldea da. Zoritxarrez Famara Fernández gaztea lesio larria du eta Rosa Álvarez zentrala eta Topic piboteak dira erreferente nagusienak. Horrez gain, ezker hegalean Sánchez ageri dira eta gazteek ere protagonismo dute: Keyla Hernández albokoa eta Cristina Betancort hegalaria batik bat. Lehengo astean Cati Benedetti argentinar gaztea fitxatu zuen.