Superkopa hizpide izan aurretik, SUPER AMARA Bera Bera eta Rincón Fertilidad Málaga taldeek elkar ikusiko dute ligan Donostian laugarren jardunaldian. Oso partida interesgarria denez, ETB1ek zuzenean eskaintzea erabaki du urriaren 18an, igandean 12,10ean.
Etenaldi ostean, gipuzkoarrek Lanzaroten ekingo diote Guerreras Iberdrola Ligari, oraingo honetan, Lanzarote Puerto del Carmen taldearen aurka (larunbatean 17etan bertako ordutegian). Rincón Fertilidad Málagak, berriz, Aula Alimentos de Valladolid hartuko du larunbatean Ciudad Jardín kiroldegian 18etan. Bina partidak irabazita Kopako txapeldunak, donostiarrak eta Valladolideko taldea bat dira A multzoko lidergoan.
Partidaren erakargarritasuna ikusita, Bera Berak web orrialdean jarri berri du sarrerak lortzeko modua. Interesatuek formularioa bete beharko dute eta emailean jasoko dute sarrera. Hori bai, 50 sarrera baino ez ditugu salgai!
SUPER AMARA Bera Bera eta Rincón Fertilidad Málaga taldeek Superkopa urriaren 31n jokoan izango dute Málagako Ciudad Jardín kiroldegian.