Josean Gasca kiroldegiak hartu du gaur 2020-21 denboraldiko SUPER AMARA Bera Berako plantilla eta entrenatzaileen aurkenzpena ‘ Harrotasuna – Pasión’ leloarekin. Sei hilabeta pasa ostean emakumezkoen eskubaloia berreskuratzea da helburua eta denboraldiak aurrean dituen erronka liluragarriei heltzeko asmoz: Liga, European League berria eta Gipuzkoak antolatuko duen Kopa.
SUPER AMARA babesle nagusia gisa aurreneko aurkezpenetan bezala aurtengo kanpaina ere ezagutarazi da, jokalarien irudi ikusgarriekin, Harley Davidsonen gainean motorzale itxura emanez. Imanol Álvarezek iragarri zuen talde azkarra nahi zuela eta orain erronka da abiadura jokuaren kontrolarekin uztartzea.
Banakako aurkezpena ostean, jokalari bakoitzak uztailaren amaieran ateratako argazkiak ikusteko aukera izan du. Ostean, harmailan jarri dira ikusle bailitzan, distantziak errespetatuz, publikoak egingo duen moduan irailaren 18an Gascan, eskubaloia Donostiara itzuliko denean. Guerreras Iberdrola Liga ostiral honetan hasiko da eta SUPER AMARA Bera Berak ziztu bizian ibili nahi du Lanzarote, larunbatean 21 etan (Euskadin), Priscila Dos Santosen Cicar Lanzarote Ciudad de Arrecife taldearen aurka elitean estrenatuko dena.
Covid 19 saiheste aldera, SUPER AMARA Bera Berak partidak jokatuko dituen gunean egin du aurkezpena, Josean Gasca kiroldegia, alegia, entrenaldi gehienak Bidebietan egiten jarraituko duelarik. Instituzioetako ordezkariak, babesleak eta komunikabideak izan dira bertan. Taldekideak egunero elkarrekin ego narren, distantziak mantendu dira eta maskarak jarri dituzte musukoak ordezkatzeko argazkilarien aurrean jartzeko.
Aurkezpenean, SUPER AMARAko Marketing zuzendari Alfonso Reirizek “Bera Berak eta guk balore berberak ditugu” adierazi du; Donostiako udaleko kiroletako zinegotzi Martín Ibabek azpimarratu du “talde honen konstantzia”; Kultura, Gazteria eta Kiroletako foru diputatu Harkaitz Millánek “kirolean erreferenteak” sortzeko beharrari garrantzia eman dio eta, amaitzeko, Bera Bera RTko presidente Fernando Diez Mintegik taldea animatu du “aurten ditugun erronkak oso esanguratsuak direlako”.
Horrez gain, aurkezpenean izan dira, Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente Xabier Ezeizabarrena; Kiroletako foru zuzendari Goizane Álvarez, Gipuzkoako Eskubaloi Federazioako presidente Francisco Barros; SUPER AMARAko zuzendari Javier Olmos, SUPER AMARAko Giza Baliabideen arduradun Gotzone De Miguel, Lacturaleko gerente Juanma Garro, Bera Bera RTko gerentea Igor Etxeberria eta Grupo Bultzeko zuzendari Iñaki Jauregi eta klubeko bestelako arduradunak.