Bera Bera

Select your language

Azken partida ofiziala duela sei hilabete jokatu ostean, SUPER AMARA Bera Bera eta Elche Visitelche.com taldeek normaltasun berria delakoa irekiko dute bihar ostegunean (12,15 etan Teledeporte), Alhaurín de la Torrek apirilarako prestatu zuen Koparen XLI edizioarekin, Alarma Egoerak irailaren 3tik 6ra bitartera eraman zuena.

Donostiarrak eta elxetarrak izan ziren protagonista nagusienak azken Ligan. Bertan behera gelditu zenean Carrusean elkar ikusi behar zuten, Imanol Álvarezen 100. partida SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile gisa izango zena eta Kopako zozketak Alhaurín de la Torrera bidali duena.

Donostiarrak María Prieto O’Mullony eta Emma Boadaren bajarekin iritsi da hitzordua, lehenengoari duela hiru hilabete hernia diskaleko ebakuntza egin zioten eta kataluniarrari astelehenean lotailu gurutzutua konpontze aldera. Elchek, aldiz, plantilla osoa du prest.

Faborito papera onartuta, SUPER AMARA Bera Berak errespetu zor dio Elcheri gehienetan gauzak zailak jartzen dituelako eta, ondorioz, buruan ez du bestetik. Horrez gain, Covid 19 protokoloak, publikoak izango dituen mugak, aurredenboraldi osteko aurreneko Kopako fase finala, bost hilabete pistan aritu gabe.. zalantzak sortzen ditu inguruan. Moldatzen dakienak asko izango du irabazita.

Taldea goizeko 10etan iritsi da hotelera eta 21etan osatu du entrenaldia partida jokatuko den lekuan, Pabellón El Limón, alegia. Bihar Teledeportek 12,15etan zuzenean eskainiko duten partida José Alberto Macías eta Ernesto Ruíz andaluzioarren zuzenduko dute. Irabalea larunbatean (19,15etan edo 21,15etan) Mecalia Atlético Guardés edo Aula Alimentos de Valladolid (bihar 15,30etan) talderen baten zain geldituko da.

 

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores