Atzo plantillak egindako PCRen emaitza negatiboak jaso aurretik komunikabideen esanetara jarri da Imanol Álvarez Bidebieta kiroldegiko kanpoaldean SUPER AMARA Bera Berak lehiatzen hasteko “gogoak” adierazteko, ostegunean Alhaurín de la Torren ante Elche Visitelche.com. Kopako XVI edizioko final-laurdenetan, hain zuzen.
“Kopa jokatzea gustuko dugu” onartu du entrenatzaile bizkaitarrak nahiz eta “ez den ohikoa garai hauetan jokatzea”. Álvarezek espero du “lehiatzea posible izatea, ea talde guztiak joaterik dugun eta ahal balitz Kopa berriro etxera ekarri”.
Bere ustez “taldea ondo dago, jokuari dagokionez une onak izan ditugu eta beste batzu ez hainbeste, halere, normaltasunean sartzen da” azalduz. Horrez gain, Imanol Álvarezek pentsatzen du, gizarteak bezala “egoera berri honetara moldatzen jakin behar dugu”.
Kirol arloari dagokionez, SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak “jokalariak geroz eta hobeto ikusi arren” onartu du “partidetan izan ditugun une onak gehiago mantentzea espero nuen”. “Entrenatu eta lehiatzen denbora dexente egon arren, exijenteak izan behar dugu eta nik pentsatzen nuen hobeto egongo ginela, halere, gustora nago azkar jokatu nahi dugulako eta horrek zailago egiten ditu gauzak”.
Faboritoen inguruan, Álvarezek adierazi du “ohituta gaude baina agian Kopa honek zalantzak areagotzen ditu”. Rincón Fertilidad Málaga jo du faboritotzat –zazpiko onenean hiru jokalari ditu - “etxean jokatzen du Castellanos eta Arderiusekin talde sendoagoa da” baian ez da ahaztu Rocasa, Granollers, Aula eta Guardésekin...
Ostegunean Imanol Álvarezek 100. partida SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile gisa beteko du baina ez dio garrantzi gehiegirik eman nahi. Elcheren aurkako kanporaketa “zaila izango da aurkaria eta egoerengatik”. Horregatik ohartarazi du taldea “gure arreta ezin desbideratu, lan asko eta ona egitea tokatuko zaigulako”. “Erreferentziazko jokalariak galdu arren, ondo fitxatu du, entrenatzaile ona dute, horrelako partidak ondo prestatzen dituena, tranpak jarriko dizkigu eta saiatuko gara guk ere beraiei jartzen”.
Boadaren baja galdetuta, Álvarezek adierazi du “ahulago egiten gaitu baina, era berean, beste jokalarientzat aukera da. Oso gogorra da pertsona bat sufritzen ikustea, ilusio handiak zituelako baina taldea egoera berri honetara moldatu behar dugu”. “Eskarmentua duten jokalariak eta gazteen arteko nahasketarekin goaz Kopara” amaitu du. Gaurko kanporaketa gainditu ostean, hurrengoa, ostegunean 12,15etan (Teledeportek zuzenean).