Gaur arratsaldean Cemtro Klinikan lotailu gurutzatua konpontze aldera ebakuntza egin diote Emma Boadari, arrakastatsua izan arren, errekuperazio epea sei edo zazpi hilabetera luza daiteke.
Leyes eta Flores medikuek egin diote ebakuntza SUPER AMARA Bera Berako jokalariari. “Belauna nahiko ondo dago” esan diote ostean. “Lotailu gurutzatuan plastia jarri diote eta albokoan errefortzua jarri diote belauna sendoago izate aldera”. Horrez gain, positiboena izan da kanpoko lotailua bakarrik sendatuko dena eta meniskoak ondo daudela.