Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak aurredenborladia amaitutzat eman du bi garaipen eskuratuta Zubileta Evolution BM Zuazo (17-19) eta Liberbank Gijón (21-16) taldeean aurka San Adrian Eskubaloia taldeak Bilboko San Inazio kiroldegian antolatutako jardunaldian.

Hortaz, hiru entrenaldi saioen faltan eta eskaturiko PCRak bihar egiteke, SUPER AMARA Bera Berak denboraldiko aurreneko erronkari helduko dio, Alarma Egoerak bertan behera utzi zuen Alhaurín de la Torre hiriak antolatu duen kopa, alegia, irailaren 3tik 6ra ospatuko dena.

Bilboko jardunaldiak argi-itzalak utzi ditu, une oso oanak eta beste batzuk zalantzazz betea eta kezka Cardosok ez duelako jokatu eta Maitane Etxeberriak, belaunean mina hartuta, bigarrenean ez du parte hartu.

Aurreneko norgehiagokan nahastu zen SUPER AMARA Bera Bera, Zubileta Evolution BM Zuazo bigarren zatian partidan sartzen utzi zuena eta aurretik ere jarri zena (14-13). Gilek berdindu zuen eta Velascoren kanporaketari esker, defentsa irekian, Amaia Zolezzi jubenilak ausardia izan zuen Ainhoa Hernándezen aurka jokatzeko, iskin egin zion internazionalari eta González atezaina gainditu zuen 17-18 jartzeko bi minutuen faltan (40’ minutuko partidak). Hurrengo jokaldian Menéndez lapurtu zuen baloia eta Fernandesek gauzatu zuen gola kanpoko jaurtiketa medio, garaipena berresteko (17-19).

Imanol Álvarezen bi talde jarri zituen. Aurrenekoan, Cesáreok tartea ireki zuen markagailuan hiru golekin, Arrojeria lagun. Etxeberriak hutsunea ikusi zuen gol bikaina egiteko eta Hernándezek jaurtitzen dakiela erakutsi zuen. Cavok Pizzo ordezkatu zuen erasoan eta bigarenean ezker hegalean ere aritu zen, Cardoso baja zelako, belaunean mina hartuta. Arrudak aurreneko zatia jokatu zuen eta Silvak, bigarrena.

Hiru talde elkartzea egun batean 20 minutuko bi zati jokatzen ados jarri ziren. Liberbank Gijón berotzen ari zela, SUPER AMARA Bera Bera ez hozten saiatu zen.

Liberbank Gijón aurka, aurreneko zati bikaina

Maitane Etxeberriak belaunean mina hartuta ez zuen jokatu Liberbank Gijónen aurka. Hortaz, Imanol Álvarezek, egoerari egokituta, Cavo hegalean kokatu zen eta argentinarrak bi gol egin zituen. 5-1 defentsan, Arrojeriak aurrean jarri zen Cesáreo, Hernández eta Menéndez atzean, Moreno beste hegalean eta Arruda, atezain.

Taldeari oreka hartzen kosta izan zitzaion arren, minutuak pasatu ahala, Arrojeria, Menénez eta Hernández sei metroetara iristen ziren sarri, Moreno eta Cavok kontraerasoan eta posizionalean golak egin zituzten, Arruda asmatzen hasi zen, Cesáreok Ezbida gainditu zuen eta 7-0 partzialari eskera, atsedenaldira (14-7) iritsi zen, Zolezzik atsedena eman ziolarik Arrojeriari.

Bigarrenean, Silva atezain, Sara Gil, Pizzo, Terés, Ainhoa Etxeberria, Fernandes eta Cavo pistara. Hasiera traketsa izan zuen alde batean eta bestea, Cachedak etekina atera zion egoera horri eta Liberbank Gijón gerturatu zen. Imanol Álvarezek Arrojeria sartu zuen pistan taldeak 15 mimutuetan hiru gol baino ez zuelako egin. SUPER AMARA Bera Bera lasaitu zen, sistemak berreskuratu zituen, Fernandesek eta Sara Gilen golak egin zituzten eta Cesáreok azkena, bigarren partida ere irabazteko (21-16).

Fitxa: Zubileta Evolution BM Zuazo 17, SUPER AMARA Bera Bera 19,

Zubileta Evolution BM Zuazo 17 (9+8): Aallà, Barros, Manrique (2), Puigbó (1), Sánchez (3, 2p), Bengoetxea (3) eta I. Fernández-Agustí –hasierako zazpikoa- Velasco (2), Loidi (1), Erauskin (1), Hernández (1), Encina (1), M. Fernández-Agustí (2p) eta González (o.a.).

SUPER AMARA Bera Bera 19 (11+8): Arruda, Etxeberria (4), Arrojeria, Pizzo (2, 1p), Cesáreo (3), Hernández (3) eta Moreno (1) –hasierako zazpikoa- Cavo (2), Terés, Gil (2, 1p), A. Etxeberria, Fernandes (1), Menéndez, Zolezzi (1) eta Silva (o.a.).

Epaileak: Elordui eta Goenaga (euskaldunak)

Kanporatuak: Sánchez eta Velasco Zubileta Evolutionetik eta Hernández Super Amaratik

Partzialak (20’ bi zati): 2-1, 5-5, 6-8, 9-11 –atsedenaldia- 12-13, 13-13, 16-17 eta 17-19

Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 21, Liberbank Gijón 16

SUPER AMARA Bera Bera 21 (14+7): Arruda, Cavo (2), Arrojeria (2), Menéndez (2), Cesáreo (3, 1p), Hernández (3) eta Moreno (3) –hasierako zazpikoa-, Zolezzi, Terés, Pizzo (2, 1p), Gil (1), A. Etxeberria (1), Fernandes (2) eta Silva (o.a.).

Liberbank Gijón 16 (7+9): Ezbida, Cacheda (5), Martínez (5), Faria, Palicio (2) y Rivas (2) –hasierako zazpikoa-  Palomo, González (2p), Fiore, Palomo, Torreira eta Álvarez (o.a.)

Epaileak: Elordui eta Gude (euskaldunak)

Kanporatuak: Cesáreo eta Terés Super Amaratik eta Faria eta Martínez Liberbanketik

Partzialak: 3-2, 6-5, 10-7, 14-7 –atsedenaldia- 15-10, 16-13, 17-14 eta 21-16

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores