San Adrian taldeak asteburu honetarako antolatzeko asmoa zuen txapelketa bertan behera geldituta, hiru taldeen arteko lehiaketa antolatu da Deustuko San Ignacio kiroldegian bihar arratsaldean Zubileta Evolution BM Zuazo, Liberbank Gijón eta SUPER AMARA Bera Bera.
Azken froga izango da asteartean, irailaren 1ean Alhaurín de la Torren ospatuko den Kopara abiatu aurretik, non SUPER AMARA Bera Berak irailaren 3an egingo du debuta 12,15etan Elcheren aurka.
Imanol Álvarezek María de Huervan KH7 BM Granollersen aurka jokatu zuten jokalariak deitu ditu, horien artean Amaia Zolezzi jubenila.
Bi partida jokatuta, 40 minutuko neurketak izango dira, 20 minutuko bi zati, alegia. Partidak atez itxita izango dira baina streaming bidez eskainiko dira. SUPER AMARA Bera Berak irekiko du jardunaldia Zubileta Evolution BM Zuazoren aurka 16,30etan. Donostiarrek hurrengo norgehiagoka ere jokatuko dute 18etan Kopan ere izango den Liberbank Gijón taldearekin eta 19,15etan bizkairren eta asturiarren txanda izajgo da.