Azken partida ofiziala duela bost hilabete jokatuta, SUPER AMARA Bera Berak gaur abuztuko partiden sortari hasiera eman dio euskal derbiarekin jenderik gabeko Gasca kiroldegian. Zubileta Evolution Zuazo gainditu dute gipuzkoarrek, emaitza gutxieneko izan bada ere (30-17).
Partida hasieran nabarian gelditu da hilabete hauetako etenaldia eta abuztuan gaudela, izan ere, bi taldeak jaurtiketetan makal aritu direlako. Loidik markagailua ireki du baina bederatzi minutu pasatu behar izan dira SUPER AMARA Bera Beraren gola ikusi ahal izateko, Laura Hernándezek bigarren penaltia gauzatu duenean, alegia.
Imanol Álvarezek 5-1 defentsaren aldeko apustua egin du Arrojeria aurrean jarrita, Terés, Etxeberria eta Hernández atzeko erdigunean eta Moreno eta Cavo hegaletan. Arruda, atepean, horma izan da bizkaitarrentzat, zazpi metroetatik ere kostata gainditu dutena.
Lehenengo zati erdialdean, Álvarezek seikotea berritu: Boada erdian, Fernandes eta Pizzo hegaletan, Ainhoa Etxeberria pivotean eta Gil eta Cardoso hegaletan. Alboko brasildarra, bost golekin protagonista izan da, tartea ireki du Ainhoa Hernándezen ahaleginak egin arren. Atsedenaldian, 15-7.
Bigarren zatian, Imanol Álvarez taldeak nahastu ditu 6-0 defentsara itzuliz. O’Mullony eta Cesáreo jokalarien bajak zituen eta Menéndezek ez du arriskatu.
Alice Fernandes Silva debuta egin du SUPER AMARAren geldiketa onak eginez, bi penalti barne. Aurrean, Moreno, Terés eta Arrojeria ondo hasi den Aallá atezaina gainditu dute abantaila handituz.
Bi taldeek jokalarien artean minutuak banatu dituzte. Aipatzekotan, Etxeberria eta Boadaren arteko flya Aallák saihestu duena, Cavoren lehen gola, Hernándezen jaurtiketak eta Etxeberriaren gola bere taldeak bi jokalari gutxi zuenean. Partida, 30-17 amaitu da. Hurrengoa, Bidebietan 12etan Uneatlántico Peredaren aurka, hau ere, atez itxita.
Covid 19ren aurkako neurriak
Bi taldeek eserleku bakarra erabili dute partidako bi zatietan eta jokalariek ez hasieran ez amaieran ez dute elkar agurtu.
Fitxa:
SUPER AMARA Bera Bera 30, Zubileta Evolution BM Zuazo 17
SUPER AMARA Bera Bera 30 (15+15): Arruda, Etxeberria (2), Cavo (1), Terés (2), Arrojeria (3), Hernández (5, 2p) eta Moreno (2) –hasierako zazpikoa- Gil (3), A. Etxeberria (2), Boada (1), Fernandes (6), Pizzo (1), Cardoso (2) eta Silva (o.a.). Deialdian: Menéndez
Zubileta Evolution BM Zuazo 17 (8+9): González, Barros, Loidi (3), Manrique (2), Puigbó, Bengoetxea (3, 1p) eta I. Fernández-Agustí –hasierako zazpikoa- Erauskin, Hernández (6), Encina (1), Sánchez (2) eta Aallà (o.a.).
Epaileak: Oier Ruiz eta Beñat Arizmendiarrieta (gipuzkoarrak)
Kanporatuak: Pizzo (2), Hernández (2) eta Cavo Super Amaratik eta Loidi eta Sánchez Zuazotik.
Partzialak: 0-1, 1-1, 4-1, 9-4, 12-5, 15-7 –atsedenaldia- 17-8, 20-8, 23-11, 26-12, 27-14 eta 30-17