Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Bera 2020-21eko  plantillak aurrendenboraldiko lehen astea bete du pistan, hasiera estresagarria, izan ere, urduritasuna eta egungo egoerak sortzen duen ziurgabetasunak guztiz beteta dagoen agendarekin bat egin dute, entrenaldi taktikoa, fisikoa, aurkezpenak, elkarrizketak, azterketa medikuak eta argazki saioa.

Uztailaren 27an hasi ziren entrenatzen plantillako jokalari gehienak, aurreneko partida ofiziala iritsi aurretik gutxienez bost asteko prestakuntza osatze aldera. Izan ere, gogor ekingo diote lehiaketari gipuzkoarrek, Kopako final-laurdenetan, Alhaurín de la Torre hirian irailaren 3tik 6ra ospatuko den edizioan. Datorren asteartean, hilak, 4, zozketa burutuko dute.

Asteazken arratsaldean Imanol Álvarezek talde osoa bere esanetara izan zuen aurreneko aldiz. Hau da, lehenengo plantillako 17 jokalari, Malena Cavo, Alice Fernandes Silva eta Laura Hernández nobedadeak bertan zirela. Horrez gain, harrobiko hiru jokalarik egingo dute aurredenboraldia: Malen Morandeira, Amaia Zolezzi eta June del Campo, azken honek apendicitis ebakuntza dela eta zain egon beharko du oraindik. Prestakuntza desberdina María Prieto O’Mullony jokalariarentzat ere, oso albiste onak dituena, mediku alta jaso berri duena eta orain errehabilitazioan lan eginda kirol alta jasotzea helburu duena.

Guztira, aste honetan, zazpi saio egin ditu taldeka, Gipuzkoan jai eguna izan arren gaur goizean ere burutu dutena barne. Biharko, aisialdiarekin lotuta beste saio bat burutuko dute.

Pistan burutu duten saioez gain, SUPER AMARAk urtero prestatzen duen kanpainarako argazkiak egin dituzte, aurten ere ikusgarriak izango direnak, gehienak mediku azterketa pasatu dute Kirolgik IMQrekin sinatu duen hitzarmena lagun, batzuk komunikabideen esanetara jarri dira eta guztiak Covid 19 saihesteko neurriak bereganatu dituzte.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores