Bera Bera

Select your language

Entrenatzeko irrikan, ariketa gehienetan baloia tarteko eta jokalarien artean ia kontakturik gabe. Horrela itzuli da SUPER AMARA Bera Bera Bidebietako pistara, lau hilabete baino gehiago pasa ondoren eta bost helburu izango dituen 2020-21 denboraldia martxan jarriz.

17 jokalari izan dira entrenatzailearekin batera aurreneko argazkiak. Nobedadeen artean taldeak fitxatu dituen hiru jokalarietatiok, bi: Alice Fernandes Silva eta Laura Hernández eta lau gazteetaik, hiru: Amaia Zolezzi, Malen Morandeira eta June del Campo (argazkian). Eta falta direnen artean, Manuela Pizzo eta Malena Cavo argentinarrak PCR froga egin dutenak eta negatibo ematekotan astearte arratsaldean egingo dute bat taldearekin. Mirene Moreno bezala, PCR froga egin berri duen gertukoa du eta zain egon beharko du.

“Inoiz izan dudan plantillarik orekatuena da”

Bidebietako kiroldegira sartu aurretik, Imanol Álvarezek onartu du “lehen eguna beti da berezia baina aurten are gehiago hemendik kanpo egondako denboragatik eta hartu beharreko neurriak direla eta”.

SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak onartu du “irailean izango dugun Kopa lehiatzeko gogoa emango dugu eta ahalik eta ondoen iristeko prest egon behar dugu”. Halere, “hasierako egun hauek arinak izango dira, ia kontakturik gabe eta, hortik aurrera, lan kargak moldatzen hasiko gara” ohartarazi du.

Teistuinguru honetan, SUPER AMARA Bera Berak bost helburu izango lituzke: bi Kopa apirilean jokatu behar zena irailean egingo da, 2021 urteari dagokiona, Alhaurín de la Torren fase finala ospatuz gero Superkopa ere jokoan jarriko da, Guerreras Iberdrola liga eta European League, azarotik aurrera.

Imanol Álvarezen iritzi, “inoiz izan dudan plantillarik orekatuena dut”. “Ondo fitxatu dugu, jarraitzen ari ginen jokalariak ekarri ditugu eta azken unean Malena Cavo O’Mullonyren lesioa dela eta” gaineratu du. Horrez gain, “garbi ditugu hobetu behar ditugun arloak” eta bere ustez “taldea dugu finkatutako helburuak lortzeko”.

Egungo egoeraz, Álvarezek “ez da erraza izango baina ea dena ahalik eta normaltasunean mugitzen den”. Horregatik, “egunero entrenatzeaz gain, erantzukizuna eta emandako aholkuei arreta jartzea eskatu du”.

Alba Menéndez: “entrenatzeko mira genuen”

SUPER AMARA Bera Bera kapitainak “aurredenboraldia hasteko zain aurreneko aldiz da, entrenatzeko mira genuelako”. Alba Menéndez eskatu du “ondo entrenatu behar dugu, ondo jokatzen eta helburuak lortzen saiatu. Logikoki hemendik kanpo ere bizitza dugu eta hor gure burua zaindu behar dugu”.

Kopaz galdeturik, Menéndez onartu du “irailera ahalik eta egoera onenean iritsi behar dugu”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores