Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarez izan da Bidebietako kanpoaldean –prebentzio neurri gisa- Alice Fernandes atezaina aurkeztu duena, Rincón Fertilidad Málaga taldetik etorri dena Renata Arruda herrikidearekin bat egingo duena.

‘Diva’k onartu du “oso pozik nago Espainiako talderik onenean nagoelako”. “Klubari titulu gehiago lortzen lagundu nahi dut, jokalari gisa hobetu eta selekzioan leku bat egin, ametsa dena”. Arrudarekin izango duen lehia galdetuta, Alice Fernandesek dio “gustoko dut konpetentzia” eta espero du, era berean, “Renatarekin ikastea atezain handia delako”.

24 urteko brasildarrak  SUPER AMARA Bera Beraren deia jaso zuenean “joateko sentsatzioa izan duen, erronka berria hasteko eta goruntz urrats bat eman”.

Plantillaren inguruan, Fernandesek uste du “onenak izaten ari dira” eta susmoa du “asko lagunduko didate”. 1 zenbakia eramango du SUPER AMARA Bera Beraren eta helburuen artean  “partidak eta txapelketak irabazten jarraitzea”.

Egoerak horrela baimentzen badu, Alharín de la Torre hirian ospatuko den Koparekin hasiko da ofizialki denboraldia, “oso urduri jarriko naiz” onartu du Divak. Halere, bere ustez “kirolaren baitan dago urduritasuna” baina ziur dago “irabaziko dugula”.

Bestetik, Imanol Álvarezek uste du Alice Fernandesek “momento onak eskainiko digu” eta onartu du “jarraitzen ari ginen jokalaria zen, gure zerrendan zegoena”. “Gaztea izan arren, eskarmentua du, gure liga ezagutzen du eta hobetzeko irrikan dago, niretzat arlo garrantzitsua” azpimarratu du Imanol Álvarezek. Bere ustez, “Renatarekin ondo konponduko da atepean eta gainontzeko taldekideekin harreman onak izaten ditu taldearen mesederako”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores