Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berako María Prieto O’Mullony jokalariari Gipuzkoa Poliklinikan hernia diskaleko ebakuntza egin ziotela hilabetea beteko da larunbatean.

Handik hona Zamorako internazionalak berri onak izan ditu. Alde batetik, bizkarrean zuen mina desagertu da “ebakuntza izan ez banu bezala nago”, onartu zuen hamar egunetara. O’Mullony jakin badako errehabilitazio prozesuak luze joko duela –antza, sei hilabete berriro pistan izateko- eta, ahal zuenean, lanean hasi zen.

Iaz lotailu gurutzatuan izandako ebakuntza egin osteko prozesua bikain joan zenez, O’Mullonyk Valladolideko  Proporción A entrenaldi zentrora astean hiru aldiz joaten da “muskulu ariketak egite aldera” eta, horrez gain, errehabilitazio bi saio.

Gaur arte “bikain, oso ondo sentitzen naiz” onartu du, ondorioz “egunero puntutxo bat gehiago egiten saiatzen naiz”. Goizean, urte t’erdiz ariketak egiten ditu eta arratsaldean, errehabilitazioa non, laserra orbainean, magnetoterapia, korronteak, deskargatu, saioa egin, “behar dudana” adierazi du eskuin alboko jokalariak.

Eta ariketak eta errehabilitazioa ez duen egunetan “ibilbide bat egiten saiatzen naiz, 12 kilometro inguru oinez egin ondo datorkidalalko eta luzatze ariketak etxean egiten ditut”. Laburbilduz, “bikain nago bizkarrean mina izpirik ere ez dudalako”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores