Espainiako Eskubaloi Federazioko Asanblada orokorrak gehiengo zabal batez Zuzendaritza batzordeak aurkeztutako proposamena berretsi zuen, ondorioz, Guerreras Iberdrola liga 16 talde izango ditu, bi multzoetan banatuko direnak. Denboraldiak bi zati izango ditu eta taldeak bigarren fasean multzoko kideen aurka lortutako puntuekin jarraituko dute.
Federaziak jaitsierak ezartzea baztertu zuen eta Zilarrezko mailako multzo bakoitzean koefiziente onenak (puntuak / jokaturiko partidak) zituzten taldeei igotzeko aukera eman zien, lau taldeak igo zirelaik: Lanzarote Puerto del Carmen, Atlántico Pereda, Morvedre eta Adesal Córdoba. Aste honetan Helvetia Alcobendasek uko egin dio gorenean jokatzeari eta bere lekua Lanzarote San José Obrero taldeak bete du, Riojak aukera baztertu ostean.
Era berean, azken denboraldiko sailkapena irizpide hartuta, Federazioak taldeak banatu ditu bi multzoetan. Ondorioz, SUPER AMARA Bera Bera A multzoa izango da Mecalia Atlético Guardés, Rincón Fertilidad Málaga, Aula Alimentos de Valladolid, Zubileta Evolution BM Zuazo, Lanzarote San José Obrero, Atlántico Pereda eta Lanzarote Puerto del Carmen taldeekin batera. B nultzoan, aldiz: Elche, Liberbank Gijón, Rocasa, KH7 BM Granollers, Salud Tenerife, Conservas Orbe BM Porriño, Morvedre eta Adesal Córdoba. Hortaz, aurreneko fasea ligaxka moduan jokatu da joan-etorrian. Aurreneko lau taldeak titulua eta Europako postuak hizpide izango dituen multzoan kokatuko dira eta gainontzekoak jaitsiera postuak saihesten saiatuko dira, datorren denboraldian lau izango direnak. Bigarrren zati honetan zortzi jardunaldi baino ez dira jokatuko, hau da, beste multzotik datozen lau taldeen aurkakoak, alegia. Sailkapen nagusian bigarren fasean bat egin duten taldeen aurka lortutako puntuak kontutan hartuko dira.
Apirilean bertan behera gelditu zen Kopa irailean –aurreneko asteburuan- edo urrian jokatzea espero du Federazioak. Ondorioz, Guerreras Iberdrola ligari irailaren 12an emango zaio hasiera –European Leagueko aurreneko kanporaketa-. Aurreneko fasea martxoaren 6an amaituko da; bigarrena, martxoaren 27an eta Liga eta maiatzaren 29an amaitu. Bestalde, 2020-21 Kopa 2021eko apirilaren 23tik 25era bitartean ospatuko da eta kanporaketak, urriaren 28an eta final-zortrirenak, urtarrilaren 27tik eta 30era bitartean (joan-etorria).
Donostiarrak Ohorezko mailan direnetik, lehiatzeko sistema hau –edo antzekoa- zortzi denboraldietan ezarri zen, azkena, 2001-02an.