Handball Planet web orrialdeak zazpi urte daramazki jokalari gazteen lana aitortzen. Kasu honetan, eskubaloian aditu diren hainbat Europako kazetarik lau jokalari aukeratu dituzte zortzi postuerarako. Horien artean da Elisabet Cesáreo, defentsa gaztea onena saria lortze aldera.
Horretarako Handball Planet web orrialdean bozketzeko aukera dago, bozka horiek kontutan hartuko direlarik.
SUPER AMARA Bera Berako jokalariarekin batera dira defentsa onena arloan, Buducnosteko Tatiana Brnovic; Brest taldeko Pauletta Froppa eta Viborgeko Kristina Jorgensen. Pibote gazte onena arloan, Brnovic eta Froppa ere badira eta, kasu honetan, Hungariako DVSC Schaeffler taldeko Petra Tovizi agertzen da.
Cesáreo da Guerreras Iberdrola ligako ezezik Espainiako jokalari bakarra ere aukeraketa honetan.