BULTZ taldeak SUPER AMARA Bera Bera 2020-21 denboraldian ere babesten jarraituko du. Osasun krisialdiak ezengonkortasuna ekarri du gizarteari baina Donostiako empresa talde honek, 2019an hasitako konpromisoa berretsi nahi izan du “eskubaloi talde honek islatzen dituen baloreak direlako gaur egun gizarteak behar dituenak”.
Iazko denboraldian bezala, BULTZ taldeak jokalarien praken aurrekaldean txertatuko du marka eta bestelako ekintzak ere zehaztu dira.
Kontuen auditoriak eta prozedura konkurtsaletan eskarmendu handia diuztelarik, BULTZ taldeko enpresek kontabilitate eta fiskalitate eta aholkularitza ekonomiko-finantziero arloetan zerbitzuak eskaintzen dituzte. Arlo ezberdinetako profesionalek osatuta, taldeak gazteria, ezagutza eta eskarmentua uztartzen ditu.
Argazkian, Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendia eta BULTZ taldeko bazkide Iñaki Jauregi.